Atzealdea

Hondakinen kudeaketa-kanpaina hondartzetan

Foto Hondakinen kudeaketa-kanpaina hondartzetan

Hondakinen kudeaketa-kanpaina hondartzetan

Informazio-puntu ibiltari bat jarriko da, eta udan zehar lurraldeko 8 hondartza-udalerriak zeharkatuko ditu. Lehena, Hondarribin.

Hondakinen kudeaketa-kanpaina hondartzetan
  • Informazio-puntu ibiltari bat jarriko da, eta udan zehar lurraldeko 8 hondartza-udalerriak zeharkatuko ditu.
  • Bertan, hondartzak arduraz eta era jasangarrian erabiltzeko gomendioak emango dira, hondakinen gaikako bilketari buruz sentsibilizatuko da eta plastikoek itsasoan duten inpaktuaren inguruan kontzientziazioa sortuko da.
  • Asensio: “Gure helburua da hondartzen bikaintasunean aurrera egitea, gure herritarrei ahalik eta zerbitzu hoberena eskaintzeko hondartzen erabilera arduratsua egin dezaten”.

José Ignacio Asensio, Ingurumeneko Diputatuak, eta xxxx, Hondarribiko Udalako xxxx, Aldundiak Gipuzkoako hondartzetan ardurazko erabilera sustatzeko 2018ko sentsibilizazio-kanpaina aurkeztu dute gaur goizean Hondarribiko hondartzan.

Aurten ere Ingurumeneko Departamentuak garrantzia berezia eman nahi dio hondakinen kudeaketa zuzenari, hondakinak ondo bereizteari eta hondakinak modu egokian jasotzeak duen garrantziari. Izan ere, gure itsasoetan dauden hondakin eta plastikoen eraginak ingurumen arazo handienetako bat sortzen du gure planetan. Horretarako, informazio leku mugikor bat prestatu da, aurreko urteetan bezala, eta Gipuzkoako hondartza guztietara irtsiko da datozen asteetan uztailaren 3tik abuztuaren 31ra bitartean. Hondarribiko hondartzan hasiko du bere ibilbidea eta Donostiako Kontxa hondartzan amaituko du.

Informazio-puntu honetan hiru eremu ezberdin aukituko ditugu: lehendabiziko espazio bat gure hondartzen informazio orkorra, hondartzak modu jasangarrian eta arduratsuan erabiltzeko aholku praktikoak eta egun dauden zerbitzu eta azpiegiturak ezagutzera emateko; beste espazio bat hondakinen gaikako bilketa sustatzeko, eta umeei zuzendutako kanpainak egiteko, Emaús Gizarte Fundazioaren laguntzarekin; eta hirugarren eremu bat, plastikoak itsasoan duen eraginaren berri ematera bideratutakoa, espazio hau Surfrider fundazioarekin batera dinamizatuko dugu.

Asensiok hondartzen uda-denboraldiari hasiera ofiziala eman zion pasa den ekainaren 8an Santiagoko hondartzan, Deban. Hasiera-ekitaldian Ingurumeneko Departamentuak azken urtean zehar hondartzetan bikaintasuna lortzeko emandako urratsak azaldu zituen: garbiketa zerbitzuaren hobekuntza, biometria sare baten ezarpena Deba eta Hondarribiko hondartzetan, hondartzen irisgarritasunaren hobekuntza eta itsasoko plastikoen zein hondakinen gaikako bilketa sustatzeko sentsibilizazio kanpaina. Bereziki AZTIrekin batera martxan jarritako bideometria sarea nabarmendu du gure kostako hareatzak kudeatzeko informazio baliagarria ematen duelako. Zarautzen instalatuta dagoenaz gain, beste bi ekipo jarri dira Deba eta Hondarribian, eta, halaber, beste 8 instalazio oso erosiko dira, erabilgarri egongo direnak aurtengo irailean eta 2019 urtarrilean. Horrela, 2019an, Gipuzkoako kostalde osoan jarrita egongo dira Gipuzkoako bideometria sarea osatzen duten ekipoak.

Ingurumeneko Diputatuak gogora ekarri du hondartzen kudeaketa jasangarrian eta integralean aurrera egiten jarraitu nahi dutela. “Horretarako lan egiten dugu, gure herritarrei ahalik eta zerbitzu hoberena eskaintzeko hondartzen erabilera arduratsua egin dezaten”.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Sailak 1985az geroztik du Hondarribia, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Deba eta Mutrikuko 16 hondartzak garbitu eta mantentze-lanak egiteko ardura. Halaber, ekonomikoki laguntzen du Donostiako 4 hondartzen garbiketa-lanetan.

Informazio-puntu ibiltarian eskuragarri egongo den informazioa

1.- Lehendabiziko espazio bat gure hondartzen informazio orokorra, hondartzak modu jasangarrian eta arduratsuan erabiltzeko aholku praktikoak, egun dauden zerbitzu eta azpiegiturak, web kamerak, eta gure hondartzetan bainu segurua izateko Kosta System-ak emango duen informazioa biltzen duena.

2.- Beste espazio bat, hondakinen gaikako bilketa sustatzeko, eta umeei zuzendutako kanpainak egiteko, Emaús Fundazioaren laguntzarekin eta arratsaldeko ordutegian 17:30tik 19:00ra. Umeei zuzendutako jarduera horren bitartez, hondakinak bereizteko eta birziklatzeko modu erakargarriak eskaini nahi dizkiegu, eta, horretarako, jolas bat aukeratu dugu, Euskal Herriko ohiko herri kirol batean oinarritutakoa: lokotz bilketa. Lau edukiontzi animatu jarriko ditugu, umeei begira diseinatutakoak: edukiontzi marroia, urdina, horia eta berdea. Jolasaren bidez ikasiko dute nora bota behar den hondakin bakoitza.

3.- Hirugarren espazio bat, plastikoak itsasoan duen eraginaren berri ematera bideratutakoa; espacio hau Surfrider fundazioarekin batera dinamizatuko dugu, eta horrek Posidon Green Porject-en laguntza izango du kanpaina gauzatzeko, zeinak hiru ekintza dituen:

  • Hondartzen garbiketa eta tailerra: Hondartzak garbitzeko ekintzak egingo dira, bat hondartza bakoitzeko, eta hondakinak identifikatu eta katalogatuko dira. Gero, tailer bat egingo da, Orkestra Reusonika taldeko Rocco Papia musikariak koordinatuta, eta berak erakutsiko die garbiketan parte hatu dutenei nola egin musika tresnak jasotako hondakinekin.
  • Hondartzen garbiketa eta hondakin flotagarriak: Mater Museoa itsasontziaren laguntzarekin, iristeko zailtasuna duten hondartzak garbituko dira eta hondakin flotagarriak jasoko dira, eta Life LEMA proiektuarekin bat eginez, musika tresnak egingo dira.
  • Azken kontzertua: Abuztuaren erdi edo amaieran egingo dena, izan ere, Reusonika bandak kontzertu bat emango du gure hondartzetan jasotako hondakinekin egin diren musika tresnak erabilita.

Egutegia

  • Uztailaren 3tik 8ra: HONDARRIBIKO hondartza
  • Uztailaren 10tik 15era: ORIOKO hondartza
  • Uztailaren 17tik 22ra: ZARAUZKO hondartza
  • Uztailaren 24tik 29ra: GETARIAKO hondartza
  • Uztailaren 31tik abuztuaren 5era: ZUMAIAKO hondartza
  • Abuztuaren 7tik 12ra: DEBAKO hondartza
  • Abuztuaren 14tik 19ra: MUTRIKUKO hondartza
  • Abuztuaren 21rik 26ra: GROSEKO hondartza
  • Abuztuaren 28tik 31ra: KONTXAKO hondartza