Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Aldundiak Klima Aldaketaren inguruko partaidetzazko deliberazio prozesuaren bigarren fasea dela eta, Udalekin, Teknologia Zentroekin, Unibertsitateekin eta Gipuzkoako Berrerabilpen eta Birziklatze Klusterrarekin bildu da

Aldundiak Klima Aldaketaren inguruko partaidetzazko deliberazio prozesuaren bigarren fasea dela eta, Udalekin, Teknologia Zentroekin, Unibertsitateekin eta Gipuzkoako Berrerabilpen eta Birziklatze Klusterrarekin bildu da

Asensio: “Klima Aldaketari aurre egiteko borrokak modu koordinatuan lan egitea eta gipuzkoar gizartea sentsibilizatzea eskatzen du”

2018/04/17
Foto Aldundiak Klima...

Gipuzkoako Foru Aldundiak Klima Aldaketari aurre egiteko GK 2050 estrategiaren proiektuaren partaidetzazko deliberazio prozesua egingo du lurraldeko eragileekin batera.

Ingurumeneko Diputatuak, José Ignacio Asensiok, Klima Aldaketari aurre egiteko ‘Gipuzkoa Klima 2050’ (GK 2050) Estrategiaren partaidetzazko deliberazio prozesuaren bigarren fasea dela eta, Gipuzkoako Udal arduradun politiko, tekniko eta Tokiko Agenda 21aren koordinatzaileen sarearekin batera; Berrerabilpenaren eta Birziklapenaren Klusterrarekin eta Aclimarekin batera; eta Ikerketa eta Teknologia Zentro zein Unibertsitateekin bildu da. Ingurumeneko Departamentua Gipuzkoako Hondartzen Lurralde Mahaiarekin eta Energia Jasangarriaren eta Pobrezia Energetikoaren Lurralde Mahaiarekin bildu zen. Bigarren fase hau eztabaida fasea da, apirilaren 12an abian jarri zen eta bihar amaituko da.

Partaidetzazko deliberazio prozesuaren helburua da eskumenak dituzten Lurraldeko eragile guztien arteko GK 2050 Estrategiaren inguruko akordioa sustatzea, dokumentua zabaltzea herritarrek ezagutu dezaten eta Gipuzkoako gizartea sentsibilizatzea Klima Aldaketaren eraginak saihesteko eta arintzeko tokiko politiken garrantziaren eta beharraren inguruan. Horretarako, lurralde mailako eragile nagusien artean gizarteratuko da modu adostu, zilegi eta egiaztatuan garatu ahal izateko; lurralde arloko klima eta energiaren esparruan maila anitzeko gobernu eta administrazio erlazionalaren markopean koordinazioa sustatuko da eta gobernantza klimatiko-energetikoaren kontzeptua benetan ezagutzen lagunduko da, nazioarteko eta Europa mailako erakundeek aipatzen duten moduan, eta horren ondorioz Estrategiaren garapen eraginkorra bermatuko da. Ingurumeneko Diputatuak adierazi duen bezala, prozesuaren arrazoia da “Klima Aldaketari aurre egiteko borrokak modu koordinatuan lan egitea eta gipuzkoar gizartea sentsibilizatzea”.

Prozesua hiru fasetan garatzen da: fase informatzailea martxoaren 26tik apirilaren 9ra bitartean gauzatu zen; deliberazio fasea orain burutzen ari da eta bihar amaituko dena Unibertsitateekin eta ‘GK Recycling’ Gipuzkoako Klusterrarekin egindako saioaren bitartez; eta azkenik, itzulera fasea maiatzean bitartean burutuko da. Lehendabiziko fasean, partaidetzazko deliberazio prozesuari hasiera eman zitzaion hiritargo orokorrari horren inguruko informazioa emanez. Bigarren fasean, parte hartze saio aktibo ugari egiten ari dira, zehazki eztabaida bost saio egin dira: lehena, Gipuzkoako Udal arduradun politiko, tekniko eta Tokiko Agenda 21aren koordinatzaileen sarearekin batera; bigarrena, Gipuzkoako Energia Jasangarriaren eta Pobrezia Energetikoaren Lurralde Mahaiarekin batera; hirugarrena Gipuzkoako Hondartzen Lurralde Mahaiarekin batera; laugarrena,  Berrerabilpenaren eta Birziklapenaren Klusterrarekin eta Aclimarekin batera; eta bosgarrena, Ikerketa eta Teknologia Zentro zein Unibertsitateekin. Eztabaida fasean, deliberazio guneetan jasotzen diren ekarpenak GK 2050 Estrategian txertatuko dira irizpide anitzeko azterketa teknikoa egin ondoren. Azkenik, hirugarren fasean, prozesuan parte hartu duten eragile guztiekin itzulera Saioa egingo da.

Prozesua, politika klimatikoetan kudeaketa eskumenak dauzkaten eragile nagusien arteko koordinazioan eta ikuspegiaren koherentzian finkatuta dago. Honela, eragile bakoitzak politika klimatikoak berean barneratuz, ekintza indartzen da eta hiritargoaren partidetza hobeagoa sustatu daiteke Gipuzkoak daukan gizarte errealitatera modu zuzenago batean egokituz.

Partaidetzazko deliberazio prozesua egin aurretik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Ingurumeneko Departamentuak sortutako Klima Aldaketari aurre egiteko (GK 2050) estrategiaren proiektua onartu du. Onarpen tramitean  aurreproiektuaren barne kontsultak egin ziren Aldundiko Departamentuen eta Gipuzkoako Batzar Talde guztien artean. Prozesu honetan aztertu ziren dokumentuaren helburuak eta ekintza lerroak, baita estrategiaren finantzazioarekin zerikusia duten gaiak ere, ezarpen egutegia, politika hauen irismena ebaluatzea posible egiten duten adierazleen ezarpena eta etorkizuneko Gipuzkoako Klima Aldaketari aurre egiteko Zentroaren papera.

Aipatutako topaketetaz gain, Lurraldeko hainbat eragileren ahotsa kontuan hartu da ere kanpo kontraste baten bitartez. Zentzu honetan, ‘Milenials’, ‘Z Generation’ eta ‘Ekohack’ jardunaldien bitartez topaketak egin dira gazteekin; Gipuzkoako hainbat eragile sozial, ekonomiko eta instituzionalei zuzendutako jardunaldia egin zen non ‘GK Recycling’ Birziklatze Klusterrak parte hartu zuen. Kluster honek sektoreko 50 enpresa eta entitate baino gehiago biltzen ditu. Eta azkenik, Tecanalia eta BC3 zentro teknologikoekin lansaio ugari burutu dira bere ekarpenak eta iritziak ezagutzeko.

Parte-hartzeko eta informazioa lortzeko aukera dago ere Ingurumeneko Departamentuaren web-gunearen bitartez (www.gipuzkoaingurumena.eus). Parte-hartze epea bihar arte zabalik dago. Aipatutako web gunean parte-hartzeko dokumentazioa eskuratu ahal da eta lan saio bakoitzaren aktak argitaratuko dira. Saioen, gai zerrenden eta emaitzen informazioa eskuragarri dago ere. 

  

109