Aldundiak nabarmendu du sektore ekologikorako laguntzak handitu egin direla, eta hartutako konpromisoak betetzea lehenetsi du, 2025ean 1,7 milioi eman ondoren
Aldundiak nabarmendu du sektore ekologikorako laguntzak handitu egin direla, eta hartutako konpromisoak betetzea lehenetsi du, 2025ean 1,7 milioi eman ondoren
Aldundiak nabarmendu du sektore ekologikorako laguntzak handitu egin direla, eta hartutako konpromisoak betetzea lehenetsi du, 2025ean 1,7 milioi eman ondoren
2023 eta 2024 artean, % 22,6 igo zen xede horretara bideratutako zenbatekoa, abeltzaintza ekologikoari lotutako larreak eta belardiak asko hazi zirelako.
Hala, erakundeak trantsizio ekologikoaren aldeko apustua berresten du, 2025ean aurreko urteko antzeko kopurua bideratuz; eta, eskaera berriak izozteagatik sektorearen kexak ikusita, argudiatzen du konpromiso berriak hartzeak arriskuan jarriko lukeela 2023an eta 2024an onartutako urte anitzeko laguntzen ordainketa.
2025erako hartutako erabakia gorabehera, Aldundia prest agertu da sektorearekin batera, aurreko urteetan egin den moduan, 2026rako alternatiba bideragarriak aztertzeko eta lankidetza aktiboa mantentzeko jarduera sustatzen eta babesten duten politika jasangarrien diseinuan, horrek foru erakundeak xede horretara bideratzen duen kopurua murriztea ekarri gabe.
Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki du 2025eko ekitaldian ahaleginak egitea aurreko urteetan nekazaritza ekologikoa sustatzeko hartutako urte anitzeko ordainketa-konpromisoak betetzeko eta aurten laguntza-eskaera berriak ez onartzea.
Neurriak 2023an eta 2024an izandako hazkunde handiari erantzuten dio, laguntzak % 22,6 igo baitziren, 1,7 milioi eurora iritsiz. Lurralde Oreka Berdeko foru diputatua den Xabier Arrutiren arabera, "hartutako konpromisoak betetzeak eta hurrengo bost urteetan horiek ordainduko direla bermatzeak, ahalik eta hainbanaketarik txikiena aplikatuz, bideraezina egiten dute 2025ean eskaera berriak onartzea".
Foru erakundeak erabaki hori hartu du, azken urteetan laguntzak nabarmen handitu direlako, batez ere abeltzaintza ekologikoari lotutako larreetara bideratutakoak, eta joera horrek 2025ean ere jarraituko duela aurreikusten delako. Horrela, Aldundiak eskaera berrien sarrera izoztea erabaki du, konprometitutako ordainketak bermatu ahal izateko eta aurrekontuetan egon daitezkeen tentsioak saihesteko.
Ildo horretan, Lurralde Oreka Berdeko foru diputatuak azaldu duenez, "departamentu gisa dugun konpromisoa jarduera mota hori sustatzea eta bultzatzea da, baita gure baserritarren eskaerei erantzutea ere; hala ere, joera horren aurrean, gure ustez, politika publiko eraginkorragoen diseinuan aurrera egiteko eta, aldi berean, gure helburuak betetzeko, elkarrekin aztertu eta lan egin behar dugu, besteak beste, honako alderdi hauek ebaluatzeko: haragi ekologikoaren merkatuan eskaintza handiagoa izateak duen eragina, abeltzaintza ekologikoak benetan bere gain hartzea dituen kostu gehigarriak, edo konprometitutako azaleraren eta merkatuaren benetako eskariaren arteko harremana".
Hala, 2025erako hartutako erabakiaren inguruan sektoreak adierazi dituen kexak direla eta, Arrutik gogorarazi du “azken hamar urteetan % 226 handitu ditugula jarduera hori sustatzeko laguntzak”. Erabaki horrekin, gaineratu duenez, "kontua ez da gaur egun ia bi milioikoa den gure aurrekontu-zuzkidura murriztea; aitzitik, gure asmoa da sektorearekin batera lan egiten jarraitzea 2026ra begira, sektorea bultzatuko duten eta Basque Green Deal eta Europako Itun Berdean ezarritako helburuak betetzea ahalbidetuko duten alternatiba jasangarrietan pentsatzeko; produktu ekologikoaren benetako eskaintzaren eta horri dagokionez gure politikek duten eraginaren ebaluazioa egitea eta hobetzeko lankidetza bultzatzea; eta mugapenek ekoizle berrietan duten eragina ebaluatzea".
Horrez gain, Arrutik gogorarazi du, aipatutako laguntzez gain, Lurralde Oreka Berdeko Departamentuaren urteko aurrekontuaren barruan, ahalegin handiak egiten ari direla klima-aldaketaren ondorioak arintzeko, hala nola izurriteak eta gaixotasunak, eta helburu horretarako edo tokiko ekoizpenari zuzenean eragiten dioten espezie inbaditzaileen hedapena kontrolatzeko partidak bideratzen ari direla. Gainera, gogorarazi du ustiategietan inbertsioak egitera bideratutako laguntzak 3,6 milioi eurokoak direla, eta horiez gain badaudela lurraldeko nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera sustatzera bideratutako deialdiak, hala nola Gaztenek edo Baserritar misto Profesionala, besteak beste, “non jarduera laborantzara eta abeltzaintza ekologikora bideratzen duten pertsonek ere parte hartzeko aukera duten”. “Horiek guztiak sektoreko jarduera babesteko eta bultzatzeko diseinatuta daude, ikuspegia edozein dela ere”, ondorioztatu du.
12865