Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Aldundiak prebentziozko PCR listu probak aktibatu ditu adinekoen egoitzetako langileentzat

Foto Aldundiak prebentziozko PCR listu probak aktibatu ditu adinekoen egoitzetako langileentzat

Aldundiak prebentziozko PCR listu probak aktibatu ditu adinekoen egoitzetako langileentzat

Egoitzetan COVID-19a zaintzeko eta kontrolatzeko protokoloak agindu bezala, lurraldeak 150 kasuko langa gainditzen duenean, PCR listu probak aktibatzen dira langileentzat.

Aldundiak prebentziozko PCR listu probak aktibatu ditu adinekoen egoitzetako langileentzat

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak joan den urriaren 18an argitaratu zuen egoitzetan eta zentro soziosanitarioetan COVID-19a Zaintzeko eta Kontrolatzeko Protokoloaren azken eguneratzea, eta, haren jarraibideei segituz, Gipuzkoako Foru Aldundiak langileen diagnostikorako PCR listu probak aktibatu ditu, egoitza-zentroetan egiten diren ohiko PCRen osagarriak direnak.

Proba horiek lurralde historikoak 14 egunetan 100.000 biztanleko 150 COVID-19 kasuko intzidentzia-tasa gainditzen duen unean aktibatzen dira. Maite Peña Gizarte Politikako foru diputatuak adierazi duenez, "osasun neurriak zorrozten jarraitzen dugu, prebentziotik hasita; izan ere, esperientziak erakutsi digu birusa egoitzetan sartzeko arriskua handitu egiten dela, eremu irekiak direlako eta komunitatearekin konektatuta daudelako. Horregatik, segurtasun neurriak indartu behar dira, pertsona ahulenak babesten jarrai dezagun”.

Beraz, egoitzetako langileek, aldez aurretik ezarritako egutegi bati jarraituz, 15 egunean behin listu proba diagnostiko bat egin beharko dute txertatuta egonez gero, eta txertoa hartu ez duten langileen kasuan, proba astean behin egin beharko da. Proba diagnostiko horiek goizeko lehen orduan egiten dira, pertsona bakoitzak bere lagina hartzen du eta egoitzan entregatzen du, edo kasu jakinetan osasun-zentroan bertan, ondoren laborategian aztertzeko.

Aldundiak urrian bildutako datuen arabera, egoitzetako erabiltzaileen %96k jaso ditu COVID-19aren aurkako txertoaren hiru dosiak, eta langileen %91k ere txertoa jaso du.