Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak txoke plana abiarazi du gaikako bilketako edukiontzietan kutsatutako zatikien agerpena eragozteko Azkoitian

Aldundiak txoke plana abiarazi du gaikako bilketako edukiontzietan kutsatutako zatikien agerpena eragozteko Azkoitian

José Ignacio Asensio: “Gure gain hartzen dugu arazoa errotik eteteko ardura".

2017/07/18

Ingurumeneko Departamentuak sentsibilizazio eta informazio kanpaina abiarazi du, Azkoitiko Udalaren kolaborazioarekin, Azkoitiko landa gunetako edukiontzietan kutsatutako zatikien agerpena eragozteko, gaikako bilketan atzemandako akatsak zuzentzeko eta hondakinen birziklatze egokia bermatzeko.

José Ignacio Asensio: “Gure gain hartzen dugu arazoa errotik eteteko ardura. Garrantzitsua da edukiontzi bakoitzean dagokion frakzioa uztea, honi esker sailkapen plantetan errefus arazoak saihesten ditugu. Ezinbestekoa da hiritarren kolaborazioa eta konpromisoa”.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak txoke plan bat abiarazi du; lehenengo ekintza moduan informazio kanpaina bat barne hartzen du Azkoitiko 11 landa gunetan, Azkoitiko Udalaren kolaborazioarekin. Plana aurkeztu dute José Ignacio Asensio Ingurumeneko Diputatuak eta Javier Zubizarreta Azkoitiko Alkateak.

Planaren lehendabiziko helburua da biztanleak sentsibilizatzea hondakinen bereizketa egokiaren arloan, birziklapena errazteko. Asmo honekin Azkoitiko landa guneko 250 etxebizitzari bidali zaio gutun bat ekimena iragartzeko eta herritarren kolaborazioa eta konpromisoa eskatu da.

Orain egun batzuk salatu zuten bilketa kamioi batek hondakinen frakzio ezberdinak nahastu zituela. Nahiz eta Mankomunitatearen eskumena izan, Departamentuak arazo honi eutsi dio. Izan ere, gaikako bilketaren irudia kaltetu ditzake eta horregatik, interbentzio plana abiarazi du herriko landa gunetan antzemandako inpropio kopuruari konponbidea emateko. Helburua da hondakin horietan dauden materialen birziklapen egokia ziurtatzea eta hondakinen kudeaketa jasangarrian gaikako bilketa funtsezkoa dela aldarrikatzea. Honi buruz Asensiok nabarmendu du “funtsezkoa” dela herritarren “kolaborazioa eta konpromisoa”. “Gure gain hartzen dugu arazoari irtenbidea bilatzeko ardura”, gaineratu du Ingurumeneko Diputatuak.

Asensiok nabarmendu ditu herritarren konpromisoa eta kontzientziazioa. Izan ere, Gipuzkoako lurraldean birziklatze maila altua da eta ondo birziklatzen da. “Kontzientziazio maila oso handia da, baina egia da oraindik zalantzak daudela hondakin zehatz batzuekin, non bota behar diren zehazteko garaian. Horregatik, kanpaina hau abiarazi dugu, herritarrak laguntzeko”. Foru arduradunak azpimarratu du “gaikako bilketa funtsezko faktorea da hondakinen kudeaketa jasangarria bermatzeko eta akats posibleak edo herritarren konfiantza ahuldu dezaken guztia zuzentzea garrantzitsua da. Funtzionatzen duen sistema da eta Gipuzkoak behar duena”.

Gaur abiarazi da kanpaina ingurumen hezitzaile baten bisitarekin herritarrei azaltzeko hondakin bakoitza zein edukiontzira bota behar den eta eduki dezaketen zalantzak argitzeko. Bisitak abuztuak 1era arte egingo dira eta hezitzaileak landa eremuetan bizi diren herritar guztiak bisitatuko ditu etxez etxe. Gainera, liburuxka informatiboa banatuko da. Halaber, tamaina handiko informazio panelak ezarriko dira gune bakoitzean. Panel horietan berriro ere azalduko da piktogramen bidez zein hondakin bota behar den edukiontzi bakoitzean. 

  

1449