Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak udalak deitu ditu Gipuzkoan haur eta gazteen aisialdiko jarduerak koordinatzera

Aldundiak udalak deitu ditu Gipuzkoan haur eta gazteen aisialdiko jarduerak koordinatzera

Eusko Jaurlaritzaren inprobisazioak, aldebakartasunak eta koordinazio faltak ezinegona eragin du Kultura eta Turismo Departamentuan.

2020/06/03

Harkaitz Millan: «Udalei eta erakundeei lagunduko diegu udalekuak aurrera atera daitezen, baina egokia izango zen gai honetan kogobernantza gehiago praktikan jarri izana».

Ez da ideia ona izan eskaera sozial handiko jarduera bati eragiten dioten gomendioak eta arauak horiek antolatu behar dituztenen epeak eta beharrak kontuan hartu gabe ezagutarazi izana.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak Gipuzkoako udalak bilduko ditu ostiralean, Gaztematika sarearen ezohiko bilkura batean, haurrei eta gazteei zuzendutako udako aisialdiko jarduerak koordinatzeko. Foru Aldundiak udalerriei ematen dizkien laguntzei eusteko erabakiaren berri eman nahi du bileran, udalek aisialdiko jarduerak babesten jarraitu ahal izan dezaten eta, horrela, familien kontziliazioa erraztu ahal izan dezaten. Laguntza ekonomikoez gain, jakinaraziko da foru erakundeak maskarak eta eskularruak bermatuko dituela jardueretan parte hartzen duten guztientzat, COVID-19ren testuinguruan osasun publikoa babesteko ezarritako protokoloak betetzen laguntzeko. Udalei eta erakundeei laguntza eskaintzeko plan horren esparruan, Kultura eta Gazteria Departamentuak jarduera horiek antolatzeko aholkularitza eta laguntza emango du, eta beharrezkoak diren prestakuntza baliabideak eskainiko ditu.

Harkaitz Millan Kultura eta Gazteria diputatuak berretsi du udalak babesten jarraituko duela haur eta gazteentzako jarduerak egin ditzaten, eta, horrela, familien kontziliazioa bultza dezaten. «Udalei eta erakundeei lagunduko diegu udalekuak aurrera atera daitezen, baina egokia izango zen gai honetan kogobernantza praktikan jarri izana».

Eusko Jaurlaritzaren inprobisazioa

INJUVEk eta Osasun Ministerioak emandako jarraibideak transkribatzen dituen Eusko Jaurlaritzaren aldebakarreko iragarpena ezagutu ondoren jakinaraziko dira neurriak; horien arabera, udalekuetako jarduerak baimendu egiten dira baldintza jakin batzuetan. Aldundiak deitoratu egin du eskaera sozial handiko jarduera bati eragiten dioten gomendioak eta arauak horiek antolatu behar dituztenen epeak eta beharrak kontuan hartu gabe ezagutarazi izana. Gertaera harrigarria izan da aldebakartasunagatik, gai horiek lantzeko aldez aurreko foro bat zegoelako eta bat-batean gertatu delako.

  

1334