Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak Gipuzkoako Hondartzen Lurralde Mahaiari dei egin dio pelletak kostaldera iristearen arazoari heltzeko

Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak Gipuzkoako Hondartzen Lurralde Mahaiari dei egin dio pelletak kostaldera iristearen arazoari heltzeko

Hondartzen Lurralde Mahaia premiaz deitu du Aldundiak ostiral honetan, Gipuzkoako hondartzetara pelletak iristeko arazoari aurre egiteko, lurraldeko kostaldeko udal guztiekin batera.

2024/01/10
Pellets; playas;

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak jakinarazi duenez, natura-ingurunearen babesa bermatzeko etengabeko ahaleginen esparruan, Hondartzen Lurralde Mahaia premiaz deitu du ostiral honetan, Gipuzkoako hondartzetara pelletak iristeko arazoari aurre egiteko, lurraldeko kostaldeko udal guztiekin batera.

Hondartzen Lurralde Mahaiaren ezohiko deialdia lurraldeko hondartzen garbiketan eta mantentzean esku hartzen duten eragile guztien lankidetza eta koordinazioan oinarritzen da, pelletak gure kostaldeetara iristearen arazoari heltzeko eta gure hareatzen jasangarritasuna bermatzeko. Izan ere, Departamentuak uste du Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta kostaldeko udalen parte-hartze aktiboa funtsezkoa dela erronka horri aurre egiteko eta estrategia eraginkorrak garatzeko.

Horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiak, lurraldeko hondartzak garbitzeko eta mantentzeko arduraduna den aldetik, itsas ingurunea babesteko eta jardunbide jasangarriak sustatzeko konpromisoa berresten du. Horregatik, Jasangarritasun Departamentuak lankidetzarako eta baterako ekintzarako deia egiten du, eta inplikatutako alderdi guztiei eskatzen zaie ahalegin koordinatuak egin ditzatela ingurumen-mehatxu horri aurre egiteko.

  

624