Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Alejandro Altunaren nazioartekotze eta berrikuntzaren aldeko apustua bertatik ezagutu du Aldundiak

Alejandro Altunaren nazioartekotze eta berrikuntzaren aldeko apustua bertatik ezagutu du Aldundiak

Ainhoa Aizpuru eta Jabier Larrañaga diputatuak Arrasateko enpresan izan dira gaur

Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Orekako foru diputatua, Ainhoa Aizpuru, eta Ogasun eta Finantza foru diputatua, Jabier Larrañaga, Arrasaten izan dira gaur goizean, Alejandro Altuna enpresa bertatik ezagutzen. Era guztietako sarrailetarako giltzak eta horiek kopiatzeko makinak fabrikatzen ditu eta, gaur egun, konpainia honek sustatzen duen Altuna Group taldea Europako lehen giltza fabrikatzailea da.

Bisitaren baitan, foru ordezkariak konpainiaren ordezkariekin elkartu dira eta, ondoren, dituen azpiegiturak ezagutzeko aukera izan dute. 1942 urtean sortu zen Alejandro Altuna eta, egun, 200 langiletik gora ditu. Larrañagak eta Aizpuruk nabarmendu dutenez, konpainia bere ibilbidean zehar gauzak ongi egin dituenaren adibide da: lurraldean sustraitua, nazioartean erreferente eta berrikuntzaren aldeko apustu garbia egiten duena. 

  

1967