Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea APP batek eskueran jartzen ditu Lurraldebusen lineak

APP batek eskueran jartzen ditu Lurraldebusen lineak

Lurraldebusen erabiltzaileek eskueran dute dagoeneko aplikazio baliagarri bat beren telefono mugikorretatik zerbitzuen eta lineen informazioa jasotzeko

2017/10/26

Lurraldebusen erabiltzaileek eskueran dute dagoeneko aplikazio baliagarri bat beren telefono mugikorretatik zerbitzuen eta lineen informazioa jasotzeko. Doan eskaintzen den app bat da, erabiltzen erraza, eta dagoeneko Android eta IOSerako deskargatu daitekeena.

Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako diputatu Marisol Garmendia sozialistak nabarmendu duenez, “aplikazioak aukera ematen du denbora errealean ezagutzeko nahi den autobusa non den jakiteko eta zenbat denbora behar izango duen geralekura iristeko. Gipuzkoarren mugikortasuna nabarmen erraztuko duen aplikazio batez ari gara, beraz.

Behin telefono mugikorrera deskargatu ondoren, erabiltzaileek informazio osatu hau izango dute eskueran: hautatutako geralekuari dagozkion lineak, hautatutako linearen ibilbidea, iritsi arte zain egon behar den denbora eta egiten dituen geraldiak lurraldearen mapa batean. "Gainera, Gipuzkoa zeharkatzen duten Lurraldebuseko linea guztiak jasotzen ditu eta erabiltzaileek gogokoen dituzten lineen eta geralekuen euren zerrenda sortu ahal izango dute informazioa errazago jasotzeko”, nabarmendu du foru diputatuak.

“Lurraldebus” aplikazioa lau hizkuntzatan dago eskuragarri: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.

Garmendiak adierazi duenez, “zerbitzua modernizatzen ari gara, geralekuetan seinaletika berria ipintzen, gure zerbitzuen informazioa hobetzen, erabiltzaileentzako arreta gune batekin, ahots-mezuak gehitzen hurrengo geralekua zein den abisatzen dutenak arazo desberdinak dituzten pertsonei lekualdaketa errazteko. Azken batean, Gipuzkoako garraio publikoaren hobekuntzan ari gara aurrera egiten".

  

1495