Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Joxean Artzeren ondarea, bizirik

Foto Joxean Artzeren ondarea, bizirik

Joxean Artzeren ondarea, bizirik

Poetaren heriotzaren lehen urteurrenaren aitzakiaz baliatuz, omenaldia egin dio Aldundiak.

Joxean Artzeren ondarea, bizirik

Artistaren familiak, gainera, haren artxiboa dohaintzan eman berri dio Aldundiari, eta esker ona adierazteko ere baliatu izan du ekitaldiak.

Besteak beste, Markel Olano diputatu nagusiak, Denis Itxaso Kultura diputatuak, Pio Perez Mikel Laboa Katedrako arduradunak, eta Artzeren sorkuntza lanaz tesia egin zuen Belen Oronozek hartu dute hitza. Guztiek goraipatu dute poeta handiak euskal kulturaren alde egin zuen sekulako lana.

Horrez gain, Andoni Salamero poetak Artzeren azken liburuetako dozena bat olerki errezitatu ditu, Mixel Ducau eta Caroline Philips musikariekin laguntzarekin. Artze bera ‘Txoria txori’ errezitatzen ageri zeneko irudiekin osatutako ikus-entzunezko batekin ere gogoratu dute poeta usurbildarra.

Hemendik aurrera Aldundiak Artzeren obra zaindu eta zabalduko du. Haren artxibo pertsonalari esker, hurbiletik ezagut ditzakegu haren jarduera intelektual bizia ez ezik, haren lan metodo berezia ere.