Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Asteburuan zehar pertsona bat zendu da eta beste batek COVID-19a gainditu du

Asteburuan zehar pertsona bat zendu da eta beste batek COVID-19a gainditu du

Ostiraletik ez da kasu positibo berririk atzeman Gipuzkoako adinekoen egoitzetan.

Azken orduetan, Gipuzkoako egoitzetako adinekoen artean egindako PCR probek ez dute kasu positibo berririk atzeman; hala ere, Berran (Donostia) bizi zen pertsona bat hil egin da, eta Santa Maria Magdalenako (Hernani) beste batek gaixotasuna gainditu du.

Beraz, gaur egun, Gipuzkoako egoitzetan 71 erabiltzaile daude COVID-19an positibo emanda: Hernaniko Santa Maria Magdalena (1), Bergarako Mizpirualde (4), Donostiako Alai-Etxe (26), La Paz (1), Lamourous (20), Berra (8), Hermano Garate-San Ignacio (1) eta Zumarragako Argixao (10). Guztira, zazpi dira ospitale-arreta behar duten ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 49 Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 83 pertsonak gainditu dute gaixotasuna eta 35 pertsona hil dira.

  

1311