Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aurre!, Emakumeen aurkako indarkeria gainditzeko Erkidegoko lehen Foru Planak prebentzioan jarriko du indarra

Aurre!, Emakumeen aurkako indarkeria gainditzeko Erkidegoko lehen Foru Planak prebentzioan jarriko du indarra

Sentsibilizazio jardueren artean kanpaina bat egingo da, “Denok zu-Todos tú” Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean abiaraziko dena eta gizartea kontzientziatzea bilatzen duena

2016/11/21

Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko Diputazio batek bereziki diseinatu duen lehen Foru Plana, Aurre! aurkeztu dute Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak eta Miren Elgarresta Berdintasunerako organoaren zuzendari nagusiak. Plan aitzindaria da Euskadin. Maite Peñak nabarmendu duenez, “Foru plan hau Diputazioak legealdi hasieran hartutako “lehentasunezko helburu” batetik jaio da: Gipuzkoa, ezberdintasunik gabeko lurraldea izatea”. Eta gaineratu du Planaren “existentzia bera berritzailea dela, prebentzioan jarriko baitu indarra”.

Aurre! planaren lehentasunezko helburua da politika publiko berria garatzea  emakumeenganako indarkeriari aurre egiteko, zeharkako ikuspegi batetik. “Arretaz eta babesaz gaindikoa izatea nahi da eta arlo desberdinen arteko lana zabalduko du. Planaren asmoa da helburu horiek lortzeko laneko marko berritzaile hau erabat garatzea”, zehaztu du Berdintasunerako organoaren zuzendariak.

Aurre! lau ardatz nagusi dituen anbizio handiko plan bat da: prebentzioa eta sentsibilizazioa, biktimei arreta, prestakuntza eta ikerketa, eta horietako bakoitzak lau helburu nagusi ditu. Bere egiturak, 17 helburu zehatz lortzea aurreikusten du eta, gizarte eraldaketan aurrera egiten lagunduko duten 70 ekintza garatzea, guztia, Gipuzkoa ezberdintasunik gabeko lurraldea izan dadin.

Formazio eta ikerkuntza zeharkakoak dira. Hala ere, orain artean, orain arteko aktuazio guztiak Bertdintasuneko planetara edo gizarte polítiken garapenera mugatu dira. Plan hau egin ostean, helburua ikuspen osoagoa edukitzea da,  emakumearenganako indarkeriarekin lotura zuzena duten eragile politiko eta sozialak identifikatuta izango dituen lan marku batekin”. 

Europako EIGE institutuan egin den hausnarketarekin bat eginez, prebentzioa da une honetan eztabaidagai nagusia. “Europan ere, gure antzera, arreta zerbitzuen inguruko politikak garatu dira. Eta Aurre! foru planarekin arretaz haratago joan nahi du Aldundiak”, adierazi du Elgarrestak. Indarkeriarekin inplikazio zuzena duten eragileekin egindako plan bat da eta partaide izan dira udaletxeak, berdintasun teknikariak, emakumeen elkarteak eta foru departamentu guztiak. Kontraste fase garrantzitsu bat egin da; Lituania eta Norvegiara egindako bidaiak azpimarratu ditu berdintasunerako zuzendariak: “Bidaia horietan konturatu ginen orain arte garatu ez duguna prebentzioa dela eta hor jarri behar dugula azpimarra”. “Orain arte biolentzia jasaten zuten emakumeei arreta zerbitzuak eskaintzen zitzaizkien, bizi duten egoera latza gainditu dezaten. Baina hori ez da nahikoa. Izan ere, prebentzio politikarik ez badago, beti egongo da biolentziaren biktimen etengabeko jarioa”, azpimarratu du Elgarresta zuzendariak.

Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko foru plan honekin, orain arteko esparrua zabaldu eta formazioa eta ikerketa txertatu dira. Besteak beste, oinarrizko formazioa eskainiko zaie indarkeria jasaten duten edo jasateko arriskua duten pertsonekin harremanetan dauden langileei, genero ikuspegia izan dezaten.

“Gure foru plan honetan estrategikotzat hartzen da gazteen eremua garatzea, eta, horretarako, 2017an esperientzia pilotu bat jarriko da martxan, genero estereotipoen transmisio naturalarekin apurtu nahi dugulako"

Bestalde, emakumeen arreta maila hobetu dadin, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek koordinatuta egingo dute lan, lurralde osorako balioko duen jarduteko protokolo baten arabera. “Ondoren, erakunde bakoitzak hobetu ahalko du udal guztiekin elkarlanean landuko dugu protokolo hori”, azaldu du Elgarrestak.

Ikerketaren arloan, berriz, ezagutza gune bat osatuko da adituen,Think Tank, unibertsitateen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean, eta, ezagutza gune horrek, bizitzako arlo bakoitzean izan behar den genero ikuspegia landuko du.

Planaren barruan froga pilotu batzuk ere egingo direla aurreratu du Miren Elgarrestak: “Gure foru plan honetan estrategikotzat hartzen da gazteen eremua garatzea, eta, horretarako, 2017an esperientzia pilotu bat jarriko da martxan, genero estereotipoen transmisio naturalarekin apurtu nahi dugulako. Biolentzia matxista jasan duten emakumeen elkarteei zuzendutako lantaldeak ere egingo dira. Harremanetan jarriko ditugu egoera berdina jasan eta gainditu duten beste emakumeekin”.

Azkenik, Aurre! planari lotuta, prebentzio eta sentsibilizazio alorrean egingo diren hainbat ekimenen artean, azaroaren 25a, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira, kanpaina deigarri bat abiaraziko du Berdintasunerako departamentuak. “Orain artean biktimarengan zentratuta zegoen begirada hemendik aurrera gizartearengan jarri nahi dugu. Denok zu da kanpainaren izena eta gizarte osoa emakumearen lekuan jartzera gonbidatzen dugu”, esplikatu du Miren Elgarrestak, eta gipuzkoarrei deia egin die Emakumearenganako indarkeriaren aurkako Egunean parte har dezaten.

  

1994