Atzealdea

Itxasok enpresariei soldaten susperraldian konpromiso handiagoak hartzeko eskatu die

Foto Itxasok enpresariei soldaten susperraldian konpromiso handiagoak hartzeko eskatu die

Itxasok enpresariei soldaten susperraldian konpromiso handiagoak hartzeko eskatu die

Akordioko ziklo politikoa buruzagitzaz irmotzeko eskatu du.

Itxasok enpresariei soldaten susperraldian konpromiso handiagoak hartzeko eskatu die

Lehen diputatu nagusiordeak Gipuzkoan atzera egiteko dagoen arriskuaz ohartarazi du eta akordioko eta egonkortasuneko ziklo politiko hau ‘buruzagitza sendo baten bidez’ irmotzeko eskatu du.

Denis Itxaso lehen diputatu nagusiordeak, gaur, legealdiko laugarren aurrekontua osatu izanak duen garrantzia azpimarratu du. Aurrekontu horrek “ekonomiaren susperraldiaren eta aberastasuna banatzearen bidea erakusten du, baliabideen zati handiena gizarte-zerbitzuetan inbertituz; zerbitzu horiek oso beharrezkoak baitira pertsona askoren eta, batez ere, gure gizarteko pertsona ahulenen bizi kalitatea bermatzeko”.

Itxasok adierazpen horiek egin ditu, gaur, Gipuzkoako Batzar Nagusietan 2019ko ekitaldirako aurrekontua onartu ondoren. “Susperraldi hori Gipuzkoako azken txokoraino iristea lortzeko erronka hor dugu oraindik. Horregatik, enpresa-arloari dei esplizitua egin behar diogu krisi-urteetan debaluatutako soldata suspertzeko ahalegin handiagoa egin dezan. Familien erosteko ahalmena asko murriztu da eta susperraldi makroekonomiko horrek ez du ezertarako balio izango familiek hobekuntza hori euren etxeetan nabaritzen ez badute”.

Itxasok ere aurrekontuak onartzea ahalbidetu duen egonkortasun politikoa aipatu du. Gipuzkoa gobernatzeko bidezko formula errealista bakarra akordioen bitartez lortzen da. Ez soilik gobernatzeko gehiengoak ematen dituztelako, baita oso beharrezkoak diren lasaitasuneko eta elkar ulertzeko giro bat plazaratzen dutelako ere. Eta begi bistan dago Katalunian gertatzen ari dena; bertan, muturreko jarrerak eta bordatuak enpresak eta familiak pobretzen ari dira. Gipuzkoak ziklo hau sendotu behar du eta bere bideari eutsi behar dio, gizartea zatitzen duten deietatik urrunduz. Horretarako, herritarrei entzun behar zaie, eta ongizatea, enplegua eta bizikidetza lehentasunen artean ipini behar dira, formula horien bideragarritasunean sinetsiko duten buruzagitza sinergarriagoen bidez".