Azahara Domínguez: "Eustaten hotel-establezimenduen inkestak erakusten digu gure turismo-estrategia fruituak ematen ari dela"
Azahara Domínguez: "Eustaten hotel-establezimenduen inkestak erakusten digu gure turismo-estrategia fruituak ematen ari dela"
Azahara Domínguez: "Eustaten hotel-establezimenduen inkestak erakusten digu gure turismo-estrategia fruituak ematen ari dela"
Azahara Domínguez diputatuak, Madrilgo FITUR Nazioarteko Turismo Azokaren irekieran, jarduera turistikoak lehen aldiz hiru milioi gaualdi eta bi gau batez besteko egonaldia Gipuzkoan gainditu izana ospatu du.

Azahara Domínguez Gipuzkoako industria turistikoko eragile, mankomunitate eta alkateen ordezkariekin batera, FITUR-en
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek, asteazken honetan, EUSTATen Establezimenduen Inkestak Gipuzkoarako eman dituen datu bikainak ospatu ditu FITURen dauden Gipuzkoako, industria turistikoko eragile, mankomunitate eta alkateen ordezkariekin batera. Lehen aldiz, gaualdiak 3,1 milioitik gorakoak izan dira, eta batez besteko egonaldiak ere bi gauen muga historikoa gainditu du. "Datu horiek erakusten dute Gipuzkoan egiten ari garen estrategia turistikoa fruituak ematen ari dela; izan ere, bisitatzen gaituztenek gero eta denbora gehiago igarotzen dute gure artean, eta, horren ondorioz, bisitak lurraldean zehar mugitzen dira, esperientzia murgiltzaileagoez gozatuz". "Izan ere, batez besteko egonaldiko bi gauen muga gainditzea lortu izana barnealdeko turismoaren sendotasunari esker da, gure lurraldean egonaldi luzeena duena baita, eta horregatik sustatu nahi dugun eredua da, hain zuzen ere", gaineratu du diputatuak.
Azahara Domínguezek, Madrilgo FITUR Nazioarteko Turismo Azokan dagoenak, nabarmendu du Eustaten datuen arabera, atzerriko turistak %10 hazi direla azken urtean, eta Estatuko turismoa, berriz, % 1. "Datu ona da; izan ere, gure lurraldeari helmuga gisa balio erantsi handiagoa emango dion profil turistiko bat bilatzen dugu, batez besteko egonaldia eta, ondorioz, batez besteko gastua handitzea ekarriko duena. Horrek guztiak aberastasun handiagoa dakar lurraldeko turismo-industria osatzen duten pertsonentzat, eta enplegu-iturria ere bada", esan du diputatuak, eta gogorarazi du turismo-industria lurraldeko BPGaren % 8,4 dela dagoeneko.
"Gaur ezagututako datuek bide onetik goazela erakusten digute eta oso ondo zehaztu behar dugula Gipuzkoara etortzea nahi dugun turista mota: bisitatzea ez ezik, elkar ezagutzea, Gipuzkoa zeharkatzea eta, gure ingurunearekiko ez ezik, gurekiko errespetu handia izatea nahi duen turista bat. Horregatik, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik lanean jarraituko dugu jasangarria izateaz gain birsortzailea ere izango den eredu turistiko bat ezartzeko, bisitariak gure lurraldearen zaindari bihurtuz".
Diputatuak eskerrak eman dizkie lurraldeko industria turistikoaren ordezkari guztiei Gipuzkoan turismoa indartzeko egindako lanagatik, eta gogorarazi du herrialdea FITURen edizio berri honetan "inoiz baino elkartuago" aurkezten dela, "bilatzen ari garen turismo motarekin bat datozen bost proposamenekin".
4626