Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Azahara Domínguezek turismo aktibo eta jasangarria babestu du Aktiba jardunaldiaren aurkezpenean

Azahara Domínguezek turismo aktibo eta jasangarria babestu du Aktiba jardunaldiaren aurkezpenean

Urriaren 26an, osteguna, egingo da Donostiako Aquariumean Aktiba elkarteak antolatutako «Turismo aktiboa eta iraunkortasuna: aliantza estrategiko bat» jardunaldia. Turismo aktiboko eta garapen jasangarriko zenbait adituren ponentziak entzun ahal izango dira. Ekitaldi hau Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak, Turismo Zuzendaritzaren bitartez, Aktibarekin Gipuzkoan turismo aktiboa sustatzeko duen lankidetza hitzarmenaren baitan kokatzen da. Hitzarmen horrek 20.000 euroko foru laguntza dakar.

2023/10/04

Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Departamentuan guztiz bat gatoz turismo aktibo jasangarri eta kalitatezkoarekin. Turismoaren industriak, enpresa sarea osatzen duten sektore guztien pare, ezin du klima aldaketaren aurkako borrokaren eta ingurunea zaintzearen salbuespen izan. Eta helburua beti da gozatzeko modu propio eta berezi hori sustatzea, eta etorkizunean modu berean gozatzen jarraitzeko aukera izatea. Eta, beti bezala, inor atzean utzi gabe, turismoak, jasangarria izango bada, irisgarria eta segurua ere izan behar duelako. Gipuzkoan altxor bat dugu, eta gure betebeharra da hura zaintzea eta distira ateratzea".


Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek "Turismo aktiboa eta jasangarritasuna: aliantza estrategiko bat" jardunaldiaren aurkezpenean parte hartu du gaur goizean, Aktibako (Euskadiko Turismo Enpresen Elkartea) presidente Naiara Malaverekin eta Basquetourreko zuzendari Daniel Solanarekin batera. Ekimena urriaren 26an egingo da Donostiako Aquariumean.

Jardunaldian turismo aktiboko eta garapen iraunkorreko zenbait adituren ponentziak izango dira entzungai eta gai horren inguruko ikuspegi desberdinak jorratuko dituzte, erreferentzia gisa balia daitezkeen sistema eta kasuen berri izateko. Ekitaldi hori zuzentzen zaie turismoaren sektorearen maila guztiei –turismo enpresak eta enpresa elkarteak, enpresa kudeatzaileak, turismoko bulegoak eta teknikariak eta tokiko eta eskualdeko eragileak– nahiz sektore publikoko ordezkariei, bestelako erakundeei eta prestakuntza zentroei. Presentzialki bertan egon ahal izango da, baina ekitaldia Aktibaren Youtubeko kanalean zuzenean jarraitzeko aukera ere egongo da.

Ekitaldi hau Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak, Turismo Zuzendaritzaren bitartez, Aktibarekin Gipuzkoan turismo aktiboa sustatzeko duen lankidetza hitzarmenaren baitan kokatzen da. Hitzarmen horrek 20.000 euroko foru laguntza dakar.

Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak adierazi duenez, «Departamentuan guztiz bat gatoz turismo aktibo jasangarri eta kalitatezkoarekin. Turismoaren industriak, enpresa sarea osatzen duten sektore guztien pare, ezin du klima aldaketaren aurkako borrokaren eta ingurunea zaintzearen salbuespen izan, gozatzeko modu propio eta berezi hori sustatzeko, eta etorkizunean modu berean gozatzen jarraitzeko aukera izateko. Eta, beti bezala, inor atzean utzi gabe, turismoak, jasangarria izango bada, irisgarria eta segurua ere izan behar duelako. Gipuzkoan altxor bat dugu, eta gure betebeharra da hura zaintzea eta distira ateratzea ".

Bestalde, Basquetourreko zuzendari Daniel Solanak adierazi duenez, "Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak turismoarentzat arduratsuak diren praktikak sustatzen ditu. Turismo aktibo orekatu eta jardunbide egokiak dituen batek diru-sarrera jasangarriak eta esperientzia sakonagoak bermatzen dizkie bisitariei, eta naturara bideratutako helmuga turistiko gisa kokatzen du Euskadi. Turismo Sailak konpromisoa hartzen du sustapenarekin eta lankidetzarekin jarraitzeko turismo aktiboko tokiko enpresekin eta Aktibarekin, sektorea eta bertako profesionalak sendotzeko ".

Naiara Malave Aktibako lehendakariak nabarmendu duenez, “jasangarritasunak eta turismo aktiboak eskutik joan behar dute etorkizun jasangarria lortzeko aliantza estatrategikoan”.

  

1124