Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Azahara Domínguez diputatuak elkarrizketa turistikoak egiten jarraitu du Gipuzkoako eskualdeetan, eta Urola Erdia bisitatu du

Azahara Domínguez diputatuak elkarrizketa turistikoak egiten jarraitu du Gipuzkoako eskualdeetan, eta Urola Erdia bisitatu du

Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak Urola Erdia eskualdea bisitatu du gaur, hil honen hasieran Goierrin hasitako errondaren barruan. Bertan hainbat bisita eta elkarrizketa egin dira, bertatik bertara ezagutzeko lurraldeak eskaintzen dituen erakargarri turistikoetako batzuk eta horien inguruan dauden beharrak eta inguruabarrak.

2023/11/16
Visita Urola Erdia

Iñigo García Turismoko zuzendariarekin batera, Azahara Domínguez eskualdeko alkate batzuekin eta hainbat turismo elkartetako ordezkariekin bildu da. Kasu guztietan, jardunaldi osoan zehar presente egon diren gaiak izan dira, besteak beste, eskualdeko turismo industria, haren beharrak, jasangarritasunaren zeharkako ardatza, eta tokiko kultura eta tradizioa.

Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Goierri eskualdeko lehen esperientziak eta gaurkoak hemen, Urola Erdian, berresten digute topaketa eta bisita hauek funtsezkoak direla Gipuzkoako turismo-sektorearen beharrak ezagutzeko eta ulertzeko. Gaur ideiak partekatzeko eta ikuspuntuak alderatzeko aukera izan dugu, eskualdeko turismo-industria hobetzeko helburu komunean aurrera eginez.  Hori guztia bisitarien zein ingurune honetako biztanleen onerako izan dadin, gure lurraldearentzat garrantzi handiko aktibo turistikoa baita".

Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak Urola Erdiko turismo-gune garrantzitsu batzuk bisitatu ditu gaur, eta, gainera, eskualdeko alkateekin eta tokiko turismo-industriarekin lotutako hainbat erakundetako ordezkariekin bildu da.

Gaurkoa, datozen hilabeteetan diputatuak osatuko dituen eskualde-bisitaldietako bigarrena da, Gipuzkoak turismo-sektorearen inguruan planteatzen dituen aukeren eta beharren ezagutzan sakontzeko helburuarekin.

Azahara Domínguezek adierazi duenez, "Politikaren oinarria ezagutza da, eta helmuga, herritar guztien, bertakoen zein bisitarien, ongizatea ekarriko duten jarduerak eta akordioak dira. Turismo Zuzendaritzarentzat ezinbestekoa da eskualde bakoitza, bere indarguneak eta beharrak ezagutzea, eta bertako eragileekin harreman zuzen eta jarraitua izatea”.

Insausti jauregia, Loiolako santutegia eta turismo bulegoak
Azahara Domínguez diputatuak, Iñigo García Turismoko zuzendariarekin batera, Urola Erdia eskualdera egindako bisita Azkoitian hasi da, Insausti jauregian.  Jardunaldiko lehen hitzorduan, eraikinaren arkitektura eta historia miresteaz eta sakonago ezagutzeaz gain, bilera bat egin dute foru ordezkariek, Azpeitiko eta Azkoitiko alkateek, Nagore Alkortak eta Ana Azkoitiak, hurrenez hurren, eta inguruko turismoa ordezkatzen duten beste pertsona batzuek, hala nola Juan Bautista Mendizabal Azkoitiko Udaleko Turismo zinegotziak, Urrategi Alberdi Abaraxka Hostel aterpetxe turistikoaren jabeak eta Urola Erdiko Turismo-enpresen Mahaiko ordezkariak, Begoña Beobide Iraurgi Berritzen garapen eta berrikuntza agentziako zuzendariak eta Jesus Mujika entitate bereko Turismo arloko koordinatzaileak.

Ondoren, foru ordezkariak eskualdeko turismo bulegora joan dira. Azpeitian kokatuta dagoen bulegoan bisita labur bat egin ondoren, Loiolako Basilika ikustera joan dira. Basilikako arkupean, aita Ignacio Echartek, Loiolako Santutegiko nagusiak, harrera egin die Azahara Domínguez diputatuari eta Iñigo García Turismoko zuzendariari. Dorretxea barne hartu duen bisita luze baten ondoren amaitu da jardunaldia.  Horren ostean, Azahara Dominguezek adierazi duenez, "bai Goierri eskualdeko lehen esperientziak, bai gaur egungoak, Urola Erdian, berresten digute topaketa eta bisita hauek funtsezkoak direla Gipuzkoako sektore turistikoaren beharrak ezagutu eta ulertzeko.  Gaur ideiak partekatzeko eta ikuspuntuak alderatzeko aukera izan dugu, eskualdeko turismo-industria hobetzeko helburu komunean aurrera eginez.  Hori guztia bisitarien zein ingurune honetako biztanleen onerako izan dadin, gure lurraldearentzat garrantzi handiko aktibo turistikoa baita".

  

1101