Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Azahara Dominguezek datuekin babestu du Mugikortasun Departamentuak Lurraldebus zerbitzu publikoan egindako kudeaketa ona

Azahara Dominguezek datuekin babestu du Mugikortasun Departamentuak Lurraldebus zerbitzu publikoan egindako kudeaketa ona

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Azahara Domínguezek Gipuzkoako Batzar Nagusietan informazioa eman du, EH Bildu batzarkide taldeak egindako interpelazio bati erantzunez. Eskaera zen herritarren hiriarteko garraio publikoko zerbitzuaren inguruko beharrei erantzuteko Lurraldebusek egin dituen doikuntzei buruzkoa. Diputatuak neurriei buruzko datu zehatzak eman ditu; zehazki, 40 lineatan 19 errefortzu egin dira, zerbitzuak erabiltzaileen beharretara egokitzeko.

2023/10/11
JJGG interpelación octubre 2023

Azahara Domínguez, Mugikortasuneko diputatua: “Aurtengo uztailean Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu izendatu nindutenetik, izaera politiko desberdineko udaletatik jaso ditugun eskaera guzti-guztiei erantzun zaie. Gai puntualei erantzun diegu, hala nola jaiak edo ekitaldiak ospatzeari, bai eta autobus-zerbitzu publikoari berari datxezkion beste gai batzuei ere. Eta ondo dakite hori Getaria, Aia, Elgoibar, Hondarribia, Astigarraga eta Eskoriatzako udaletan. Garraio publikoaren arloan, normalena ohiko prozedurari jarraitzea da; hau da, udal jakin batek egoera jakin bat modu arrazoituan azaltzea nire sailari, bilera edo idazki bidez. Izan ere, horrela adosten dira herritarren bizitza hobetuko duten konponbideak eta akordioak”

Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak gaur erantzun dio, Gipuzkoako Batzar Nagusietan, EH Bildu batzarkide taldeak egindako interpelazioari. Eskaera zen Mugikortasun Departamentuak Lurraldebuseko autobusen eskaeraren beharren erantzuna bermatzeko hartutako proiektuei buruzkoa.

Diputatuak bere interbentzioan aipatu ditu gaur egun errefortzuak dituzten zerbitzuak; errefortzu horiek ezarri dira ofiziozko jarduketekin nahiz toki erakundeetatik helarazitako eskaeretatik abiatuta. Halaber, azpimarratu du Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu izendatu zutenetik 2023ko uztailean, “izaera politiko desberdineko udaletatik jaso ditugun eskaera guzti-guztiei erantzun zaie. Gai puntualei erantzun diegu, hala nola jaiak edo ekitaldiak ospatzeari, bai eta autobus-zerbitzu publikoari berari datxezkion beste gai batzuei ere. Eta ondo dakite hori Getaria, Aia, Elgoibar, Hondarribia, Astigarraga eta Eskoriatzako udaletan. Garraio publikoaren arloan, normalena ohiko prozedurari jarraitzea da; hau da, udal jakin batek egoera jakin bat modu arrazoituan azaltzea nire sailari, bilera edo idazki bidez. Izan ere, horrela adosten dira herritarren bizitza hobetuko duten konponbideak eta akordioak”.

Momentuz, hemeretzi linea eta berrogei zerbitzutan jarri dira errefortzuak
Azahara Domínguezek gogoratu du Ekialdebuseko bost lineatan hamahiru zerbitzutan errefortzuak jarri direla, eta Buruntzaldeko zazpi lineatako beste hainbeste zerbitzutan, ibilbide luzeko bi lineatako hiru zerbitzutan, Urola Kostako hiru lineatako zazpitan eta Goierriko bi lineatako lau zerbitzutan. Guztira, hemeretzi linea eta berrogei zerbitzu indartu dira.

Ganberak interbentzioetarako ezarritako denborengatik diputatuak ez ditu eman errefortzu horien xehetasunak, baina hementxe ikus daitezke: 

•    E04 linea, Oiartzun – Donostia: 08:10etako irteera.
•    E21 linea, Hondarribiko aireportua – Donostia: 6:55, 7:05, 7:15, 8:00, 8:40, 11:05 eta 17:30eko irteerak.
•    E23 linea, Hondarribia – Irun: 07:40ko irteera.
•    E24 linea, Irun – Donostia: 7:05 eta 8:05eko irteerak.
•    E28 linea, Hondarribiko aireportua – Donostia: 13:20 eta 14:20eko irteerak.
•    BU03 linea, Andoain – Donostia: 7:18ko irteera.
•    BU05 linea, Andoain – Donostia: 7:25, 7:55 eta 8:25eko irteerak.
•    BU07 linea, Tolosa – Donostia: 7:55eko irteerak.
•    BU06 linea, Andoain – Ospitaleak: 7:10eko irteera.
•    BU08 linea, Tolosa – Donostia: 7:05, 7:15, 7:40 eta 8:10eko irteerak.
•    BU09 linea, Tolosa – Ospitaleak: 7:00etako irteera.
•    BU13 linea, Hernani – Astigarraga: 7:00 eta 7:20ko irteerak.
•    DO02 linea, Donostia – Gasteiz: 6:15 eta 7:15eko irteerak.
•    DO01 linea, Donostia – Bilbo: 12:00etako irteera.
•    UK05 linea, Zestoa – Eibar: 7:10 eta 14:40ko irteerak.
•    UK01 linea, Azkoitia – Donostia: 6:45, 7:15, 7:45, 8:15 eta 8:45eko irteerak.
•    UK04 linea, Albiztur – Azpeitia: 8:30 eta 17:00etako irteerak.
•    GO06 linea, Gabiria – Zumarraga: 15:05 eta 14:05eko irteerak.
•    GO01 linea, Zegama – Zaldibia: 15:05 eta 14:05eko irteerak.

Dominguezek azpimarratu nahi izan du garrantzitsua dela bide egokiak jarraitzea eskatzeko azterlana egiteko eta zerbitzuak egokitzeko erabiltzaileen beharren arabera, eta beti ez dutela hala egiten, zenbait erakundek “nahiago dutelako zuzenean prentsara edo sare sozialetara jo. Udal horiek beren hautetsien eduki grafikoak erabilita salatzen dituen gorabeherak. Hori bai, argazki asko eta daturik ez. Gainera, eskatzen dute organo honek esku har dezan, aurrez kontu hori gure ekipoarekin tratatu gabe”. Amaitzeko, diputatuak adierazi duenez, “definitzen gaituena da oinarrizko zerbitzu publikoei eragiten dieten kontuen inguruko erabakiak, garraio publikoaren ingurukoak bezalaxe, beti pertsonen beharretan pentsatuta hartzen ditugula”.

Ardura politikoa
Azahara Domínguezek azpimarratu nahi izan du zerbitzu publikoaren inguruko kontuak jorratu behar direla “kargu publikoek herritarrak nahasteko mezu alarmistak botatzen dituztenean izan beharko luketen ardura politiko berarekin”.

Halaber, publikoki eskerrak eman dizkie Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Departamentuko teknikariei, “etengabe eta profesionaltasunez egiten duten lanagatik, beren eta departamentu guztiaren lehentasuna izanik zerbitzu publiko hori kalitate gorenarekin ematea”.

  

1687