Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Azahara Domínguezek Tolosaldea bisitatu du eskualdeekin bilera turistikoen errondarekin jarraituz

Azahara Domínguezek Tolosaldea bisitatu du eskualdeekin bilera turistikoen errondarekin jarraituz

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatua Tolosaldean izan da, zer erakargarritasun turistiko dituen eta haien inguruan zer behar eta dauden ezagutzeko. Gainera, eskualdeko hainbat alkaterekin eta turismo-ordezkarirekin bildu da. Eskualdeko industria turistikoa, bere beharrak, jasangarritasunaren zeharkako ardatza eta tokiko kultura eta tradizioa izan dira jardunaldi osoan zehar.

2024/02/28
Azahara Domínguez diputatuak Tolosaldea bisitatzen.

Azahara Domínguez diputatuak Tolosaldea bisitatzen.


Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Eskualde bakoitzeko indarguneak eta beharrak ezagutu behar ditugu, eta bertako eragileekin harreman zuzena eta etengabea izan behar dugu; izan ere, horrela bakarrik ulertuko ditugu turismo-sektoreak lurralde osoan dituen beharrak".

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek Gipuzkoako alkateekin eta turismo-eragileekin bilerak egiten jarraitu du. Gaur Tolosaldeara joan da, dauden beharrak eskualdeko ordezkariekin batera aztertzeko. Era berean, topaketan hainbat gai jorratu dira, hala nola turismo-jardueraren jasangarritasuna, kultura eta tokiko tradizioa.

Hau da diputatuaren laugarren bisita eta datozen hilabeteetan egingo dituenekin amaiera emango die bisitaldi horiei. Topaketa horien helburua da lurraldea bere osotasunean planteatzen duen turismo-sektorearen inguruko aukeren eta beharren ezagutzan sakontzea.

"Diputatu naizen aldetik, kezkatzen nau garatzen ditugun jarduera politikoek herritarren ongizatean eragina izateak, eta hori funtsezkoa da turismoa bezalako arlo batean. Eskualde bakoitzaren indarguneak eta beharrak bertatik bertara ezagutzeko lan egiten dugu eta, horretarako, eskualdeko eragileekin harreman zuzena izan behar dugu”, adierazi du Azahara Domínguezek.

Topic museoa eta Altzoko Handia
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuaz gain, Tolosako alkate eta Tolosaldea Garatzen elkarteko presidente Andu Martínez de Rituertok, Altzoko alkate Xabier Olanok, Alkizako alkate Iñaki Irazabalbeitiak, Alegiako alkate Regina Sorarrainek, Villabonako alkate Beatriz Unzuek, Berastegiko alkate Andoni Zuriarrainek, Abaltzisketako alkate Ion Zubizarretak, Asteasuko alkate Pili Legarrak, Amezketako alkate Mikel Arteaga, Adunako alkate Kristina Rodriguez, Zizurkilgo alkate Maite Amenabar, Tolosaldea Garatzen elkarteko presidenteorde eta Amezketako alkateorde Alaitz Labaienek eta Tolosaldea Garatzen elkarteko Turismo Saileko kudeatzaile eta arduradun Joxe Luis Urdangarinek eta Olatz Ilarregik, eta Topik museoko arduraduna Iñigo Aguinagaldek ere parte hartu dute bileran.

Tolosako Eskualdeko Garapen Agentziaren eta Turismo Bulegoaren instalazioak ezagutzeaz gain, diputatuak Topic, Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko Museoa eta Zentroa bisitatu ditu; ondoren, Alegia bisitatu du eta gero Altzora joan da, bertan Altzoko Handia erakusketa bisitatzeko aukera izan du, baita ostatua eta ostatu-proiektua ere.

"Eskualde bakoitzeko erakargarritasunak, indarguneak eta beharrak bertatik bertara ezagutzea eta alkateekin eta arduradun turistikoekin harreman zuzena eta etengabea izatea funtsezkoa da lurralde osoan dauden beharrak ulertu ahal izateko, baina baita estrategia egoki bat bultzatzeko ere", nabarmendu du diputatuak. Gainera eskerrak eman dizkie bisita hau ahalbidetu duten pertsona eta toki entitateei, Gipuzkoako turismoaren alde erakutsitako arretagatik eta jarrera onagatik.

  

1218