Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Azahara Domínguezek zoriondu ditu «Jarri prest zure bizikleta MUGI-rekin» kanpainako bizikleten irabazleak

Azahara Domínguezek zoriondu ditu «Jarri prest zure bizikleta MUGI-rekin» kanpainako bizikleten irabazleak

Azahara Domínguez Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatua gaur bildu da «Jarri prest zure bizikleta MUGIrekin» ekintzako bi bizikleten irabazleekin, Carlos Gude eta Iker Egañarekin, eta MUGI txartelean 20 euroko kargarekin saritutako hirurogei pertsonetatik bi ere, Mónica Peinó eta Miriam Peña. Foru ekimena laugarren urtez jarraian jarri da martxan Mugikortasunaren Europako Astearen baitan, eta beste 60 pertsona ere saritu ditu MUGI txartelerako 20 euroko birkargarekin, eta 50 euroko 2 bono banatu ditu bizikletarako materiala erosteko aurtengo edizioan ekimenera atxiki diren 11 dendetako batean.

2023/11/01
Irabazleak Jarri prest zure bizikleta MUGI-rekin 2023

Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: «Eskerrak eman nahi dizkiet ekimen honetan parte hartu duten guztiei, baita atxiki diren dendei ere. Mugikortasunaren asteak eta, bereziki, ‹Jarri prest zure bizikleta MUGIrekin› ekintzak aukera eman digute herritarrak kontzientziatzeko kontzeptu hauen inguruan. Mugikortasun aktibo eta jasangarria sustatzea gure departamentuaren politiken ildo estrategikoa da, lehentasuna ematea ahal denean bizikleta eta garraio publikoa erabiltzeari nahiz oinez ibiltzeari».

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek pertsonalki zoriondu ditu joan den irailean Mugikortasunaren Europako Astearen baitan burututako "Jarri zure prest zure bizikleta MUGIrekin" foru ekimeneko bi bizikleten saridunei, Carlos Guderi eta Iker Egañari. Halaber, foru ordezkariak zorionak eman dizkie Miriam Peñari eta Mónica Peinóri, ekintzan parte hartu duten hirurogei pertsonetatik bi hauek 20 euroko birkarga jasoko baititute MUGI txartelean.

Ekimen horren baitan, irailaren 15etik 24ra bitartean, bizikletak aztertzeko eta prest jartzeko doako zerbitzu bat jarri zen martxan, nahi zuenak erabil zezan, MUGI txartel pertsonalizatua eta bizikleta hartu eta atxikitako 11 denda espezializatuetako batera hurbilduta, baita hainbat herritan barrena ibili den kamioi/tailer ibiltarira joanda ere.

Prest jartzeko zerbitzua eskatu eta beren MUGI txartel pertsonalizatuaren bidez parte-hartzaile gisa izena eman zutenen artean, bi bizikletez gain (Kross hibrido urbanoak, esekiduraz hornituak, hiru plater eta zazpi pinoi, argiak, parrilla eta lohi-babesak, bideetatik ere joateko aukera ematen dutenak), MUGI txartelerako 20 euroko birkargen 60 sari ere zozketatu ziren, eta 50 euroko beste bi bono bizikletarako materiala erosteko aurtengo edizioarekin parte hartu duten 11 dendetan.

Azahara Domínguez diputatuak azpimarratu du zeinen garrantzitsuak diren "Jarri prest zure bizikleta MUGIrekin" bezalako ekimenak beren ildo politiko estrategiko bat bultzatzeko: "mugikortasun aktibo eta jasangarria sustatzea gure departamentuaren politiken ildo estrategikoa da, lehentasuna ematea ahal denean bizikleta eta garraio publikoa erabiltzeari nahiz oinez ibiltzeari".

  

1505