Azken 17 egunetan ez da heriotzarik izan Gipuzkoako adinekoen egoitzetan
Azken 17 egunetan ez da heriotzarik izan Gipuzkoako adinekoen egoitzetan
Azken orduetan pertsona batek gehiagok gainditu du COVID-19, eta ez da kasu positibo gehiago atzeman.
Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adinekoen egoitzen egoeraren eguneroko balantzea egin du, eta adierazi du azken 24 orduetan ez dela heriotzarik izan –17 egun dira jarraian–, ezta COVID-19 kutsatze berririk ere. Bestalde, pertsona batek gehiagok jaso du mediku alta GSR Debagoiena egoitzan.
Beraz, gaur arte 374 adineko pertsona sendatu dira, 167 pertsona zendu dira eta 21 pertsonak diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute; hurrenez hurren, %66,6, %29,7 eta %3,7. Pertsona batek jarraitzen du ospitaleratuta, eta bi zentrotan dituzte COVID-19 kasu aktiboak.
Adinekoen 14 egoitza-zentrok ez dute COVID-19 kasu positiborik egun, martxoaren 19an lehen positiboak atzeman zirenetik: Tolosako Iurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao, Eskoriatzako Jose Arana, Eibarko San Andres eta Arrasateko Iturbide.
1545