Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Azken orduetan bi positibo antzeman dira egoitzetan

Azken orduetan bi positibo antzeman dira egoitzetan

Hernaniko Santa Maria Magdalena egoitzako bi erabiltzailek positibo eman dute COVID-19an.

Azken orduetan egindako PCR probek bi kasu positibo antzeman dituzte Gipuzkoako adinekoen egoitzetako erabiltzaileen artean, zehazki, Hernaniko Santa Maria Magdalena zentroan. Gaur egun, adineko pertsonen lau egoitzek dituzte COVID-19 kasu aktiboak erabiltzaileen artean: Donostiako Hermano Garate – San Ignacio (2), Hernaniko Santa Maria Magdalena (31), Errenteriako Jesusen Bihotza (15) eta Donostiako Alai-Etxe (7).

Beraz, Gipuzkoako egoitza-sarean, 65 zentroz eta 5.425 plazaz osatuta dagoena, 55 kasu positibo daude gaur egun erabiltzaileen artean. Horietatik, 10 pertsonak ospitaleko arreta behar dute eta ospitaleratuta daude, eta beste 35 Eibarko Ospitaleko gizarte-instalazioan artatuak izaten ari dira, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko zentroan. Joan den abuztuaren 11n lehen positiboak eman zirenetik, hiru adinekok gainditu dute gaixotasuna, eta lau hil egin dira.

  

1371