Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Azken orduetan ez da aldaketarik izan Gipuzkoako egoitzetan

Azken orduetan ez da aldaketarik izan Gipuzkoako egoitzetan

Pertsona bakarrak jarraitzen du COVID-19n positibo emanda.

Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adinekoen egoitzetako egoeraren eguneroko balantzea egin du, COVID-19ari dagokionean, eta azken 24 orduetan ez dela aldaketarik izan adierazi du; beraz, ez da kasu berririk, heriotzarik, ezta mediku altarik ere izan sareko 65 zentro eta 5.425 plazatan.

Gaur egun, bakarra da COVID-19n positibo emanda jarraitzen duten adineko pertsona, eta Eibarko Ospitaleko solairu soziosanitarioan dago, zeina Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuei arreta emateko gaitu den. Horretaz gain, 394 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 168 pertsona hil dira COVID-19rekin.

Osasun-krisia hasi zenetik, 16 zentrok izan dituzte COVID-19 kasu positiboak, eta gaur arte, 15ek utzi dute atzean birusa: Tolosako Iurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao, Eskoriatzako Jose Arana, Eibarko San Andres, Arrasateko Iturbide eta Donostiako Berra.

  

1282