Azken orduetan Hernaniko Santa Maria Magdalena egoitzako bi erabiltzailek eta Errenteriako Jesusen Bihotza zentroko beste batek positibo eman dute COVID-19an
- Disqus
- 395

Azken orduetan, Gipuzkoako adinekoen egoitza-zentroetako erabiltzaileen artean hiru COVID-19 kasu positibo hauteman dira. Gipuzkoako egoitza-zentroetan aldian-aldian egiten ari diren PCR proba prebentiboek bi kasu positibo atzeman dituzte Hernaniko Santa Maria Magdalena egoitzan, eta positibo bat Errenteriako Jesusen Bihotza zentroan.
Gaur egun, COVID-19an positibo eman duten pertsonak Gipuzkoako lau egoitza-zentrotan daude: Donostiako Hermano Garate – San Ignacio (2), Hernaniko Santa Maria Magdalena (33), Errenteriako Jesusen Bihotza (16) eta Donostiako Alai-Etxe (7). Horrenbestez, Gipuzkoako egoitza-zentroetako erabiltzaileen artean, 58 COVID-19 kasu positibo daude, 65 zentrok eta 5.425 plazek osatzen duten sarean.
Atzoko egunarekiko aldaketarik gabe, 10 pertsonak ospitaleko arreta behar dute eta ospitaleratuta daude, eta beste 35 Eibarko Ospitaleko gizarte-instalazioan artatuak izaten ari dira, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko zentroan. Joan den abuztuaren 11n lehen positiboak eman zirenetik, hiru adinekok gainditu dute gaixotasuna, eta lau hil egin dira.