Azpeitiko eraso matxista salatzeko adierazpen instituzionala
Azpeitiko eraso matxista salatzeko adierazpen instituzionala
Gipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen instituzional honen bidez, bere gaitzespen irmoa adierazi nahi du igandean Azpeitian izan zen eraso matxistaren aurrean.
Era berean, Foru Aldundiak gertutasuna eta elkartasuna adierazi nahi die erasoaren biktimari, haren senideei eta hurbilekoei. Honekin batera, foru erakundeak bat egin du Azpeitiko Udalak kaleratutako adierazpen instituzionalarekin.
Mota horretako gertakarien jatorria gizonen eta emakumeen arteko egiturazko desberdintasuna da; emakumeak kontrolpean eta mendean eduki nahi dituzten jarrera eta ideia matxistak, hain zuzen. Beste behin ere, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldarrikapena egiten dugu. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, osotasun fisikoa eta askatasuna errespetatzea eskubide bortxaezinak dira, eta eskubide horiek urratzen dituzten jokabideak ez dute lekurik gure gizartean. Halaber, foru-erakundetik dei egiten diegu herritar guztiei indarkeria matxistaren aurkako zaintza ez jaisteko, egoera hori jasan dezaketen emakumeek gizartearen babes osoa senti dezaten.
1720