Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Baditugu Instant1ean lehiaketaren irabazleak!

Baditugu Instant1ean lehiaketaren irabazleak!

700 argazki baino gehiago aurkeztu dira;

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria zuzendaritzak eta nerabeentzako zerbitzuetako hezitzaileak sortutako lehiaketa apirilaren 15ean amaitu zen. Otsail-apirila bitartean 13-17 urteko nerabeek haien bizitzako, harremanetako momentu bat erakutsi digute. Gaiak era askotakoak izan dira: kirola, laguntasuna, musika, kultura….

Parte-hartzea izugarria izan da, 761 argazki aurkeztu dira guztira, eta Gipuzkoako nerabeek ederki azaldu dute beren sorkuntzarako gaitasuna eta identitate digitala era egokian garatzeko duten ahalmena. Honakoak izan dira 3 saridunak:

  1. Alex Chouza, 748 atsegite. Saria: Gazte Oporraldiak programaren barruan, Menorkarako bidaia 2 pertsonentzat.
  2. Iker Torre, 649 atsegite. 300 €, Gipuzkoako Foru Aldundiak aukeratutako dendan teknologian gastatzeko.
  3. Ainara Calvo, 585 atsegite. 150 € Gipuzkoako Foru Aldundiak aukeratutako dendan teknologian gastatzeko.

Gainerako finalistak honako hauek izan dira:

  • Ainhoa Merino
  • Telmo Uranga
  • Enara Agirrezabala
  • Maider Oliden
  • Marina Santos
  • Imanol Fernandez
  • Izaro Caballero

SARI GEHIAGO INSTANT1EAN FESTAN

Apirilaren 30ean, lehiaketaren sari-banaketako festa ospatu zen . Arratsaldeko 18:30ean Tabakaleran, Kutxa Kultur aretoan. Bertan, epaimahaiak aukeratutako 10 finalistei ziurtagiria banatu zien eta, gainera, hainbat sari berezi ere izan dira horien artean (epaimahaiaren aipamen bereziaren sariak). Ondoren, DJ Muguruzak kontzertua eskainiko du.

Proiektuaren balorazioa egin zen, eta parte hartu duten argazkiak ikusteko aukera ere izan zen. Parte hartzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu.

  

1283