Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Bakearen Nobel Sari Rigoberta Menchuri harrera egin dio Markel Olano diputatu nagusiak Foru Aldundian

Foto Bakearen Nobel Sari Rigoberta Menchuri harrera egin dio Markel Olano diputatu nagusiak Foru Aldundian

Bakearen Nobel Sari Rigoberta Menchuri harrera egin dio Markel Olano diputatu nagusiak Foru Aldundian

Gure Lurra topaketan parte hartuko du bihar Bakearen Nobel Sari Rigoberta Menchú Tum-ek

Harrera ofiziala

Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, harrera egin dio gaur Gipuzkoako Foru Aldundian Rigoberta Menchú Tumi. Bakearen Nobel Sari 1992an eta Asturiaseko Printzearen Sari Nazioarteko Kooperazioan 1998an, GURE LURRA Sembrando Futuro topaketan parte hartuko du bihar Donostiako Kursaalen. Gaurko harrera ofizialean parte hartu du, baita ere, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatuak, Ainhoa Aizpuruk.

Rigoberta Menchú Tumek (Guatemala, 1959) elkarrizketaren bidez herrien arteko bakea bultzatzen duten egitasmo nazional eta internazionalak bultzatu eta lekuko izatea du helburu. Bere izena daraman fundazioko presidente da eta Bakearen Nobel Saridun Emakumeak Egitasmoaren fundatzaile eta zuzendaritza batzordeko kide da. Goizean, Josu Oyarzabal artzain eta gaztagilearen baserrian izan da Menchú, lurraldeko baserritarren errealitatea ezagutu asmoz.

Menchurekin mantendutako bileran zehar, Nobel Sariarekin partekatu du Markel Olanok lehenengo sektorea eta elikagaien sektorea bultzatzeko abiarazitako politikak. Politika horien oinarrian dago baserritar, abeltzain eta artzainek, beren lanari esker, lurraldeko ekonomiari, kulturari paisajeari eta ongizateari egiten dioten ekarpena.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin lehen sektoreko eragileak lurraldeko landa ingurunearen etorkizunari buruz egiten ari diren parte-hartze prozesuaren barruan kokatzen da ‘GURE LURRA Sembrando Futuro’ topaketa. Topaketa lehen sektorea ikusgarri egiteko sortu da, sektore horrek Gipuzkoako gizartearen ongizateari eta Gipuzkoako paisaia eta natur ingurunea kontserbatzeari egiten dion ezinbesteko ekarpena aitortzeko xedez, eta, gainera, baserritarren eta mundu hiritarraren arteko topaleku izatea helburutzat hartuta.

Rigoberta Menchú izango da jardunaldiko hizlari nagusietako bat, Odile Rodriguez de la Fuenterekin batera, azken hori biologoa da eta ‘El hombre y la tierra’ telebista saioaren lekukotza zabaltzea du helburu. Además, se conocerán los testimonios de profesionales del mundo rural de Gipuzkoa que compartirán sus experiencias. Antton Olaizola, de Lurrarte, Arantxa Goenaga, de Goenaga Esnekiak, Balentin Gabilondo, de la ganadería Balentin Gabilondo, Josu Oiartzabal, del  caserío Eguzki Borda y Xabier Alberro, de  Horticultura Alberro, compartirán con el público sus experiencias como profesionales del primer sector.