Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Bakeolak eta Aldundiak errefuxiatuen errealitatea ekarriko dute 'giza liburu'-en bidez

Bakeolak eta Aldundiak errefuxiatuen errealitatea ekarriko dute 'giza liburu'-en bidez

Ekainaren 20an ekimen berezi bat egingo da Koldo Mitxelenan.

giza liburuak

Bakeolak, Aldundiaren lankidetzarekin, Gipuzkoan inoiz egin ez den ekimen bat antolatu du: Giza Liburutegi bat. Gune horretan pertsonak kontsultatu eta irakurriko dira, lehen eskuko informazioa biltzeko eta errefuxiatuen errealitatearen berri izateko. Jarduera hau ekainaren 20an izango da Donostiako Koldo Mitxelena Kurturgunean, Errefuxiatuen Munduko Eguna ospatzen baita egun horretan.

            Bakeolak proposatzen duen Giza Liburutegiak hamar «giza liburu» izango ditu. Guztiek errefuxiatuen inguruko lehen eskuko ezagutza eta esperientzia dute. Hamar bizitza historia desberdin, baina guztiak ezinbesteko eta elkarren artean osagarri, herritarrekin duten gauzarik baliotsuena partekatuko dutenak: beren ezagutza, bizipen eta ibilbide emozionala. Topaketa irakurketa eta elkarrizketa txandetan antolatuko da, giza liburu bakoitzeko bi edo hiru lagunekin.

            Bizipen horien berri emango duen pertsonetako bat Maribel Vaquero Bizikidetzaren eta Giza Eskubideetako foru zuzendaria izango da, zeinak nabarmendu baitu Bakeolak antolatzen duen jarduera honen garrantzia: «ahotsa emateko eta lehen eskuko lekukotza emateko zuzenean pertsona inplikatuei». Onartu duenez, «maiz errefuxiatuei buruzko diskurtsoa haiei buruzko da, baina haiek gabe».  Elvira C. Garcia Bakeola-Ede taldeko arduraduna bat etorri da foru zuzendariak egindako irakurketarekin, eta berretsi du errealitate hori ikusgarri bihurtu behar dela; izan ere, "gaur egun dagoen errealitatea bat eta, arrazoi bat edo beste, etorkizunean ere hor egingo baita", eta interesdun guztiak gonbidatu ditu ekimen honetan parte hatzera. Zentzu horretan, Maribel Vaquerok gehitu du Gipuzkoako Foru Aldundiak "topagune horiek sustatu behar" dituela eta Giza Eskubideen eta aniztasunarekiko begirunearen ikuspegia bermatu behar" duela. Gogorarazi duenez, gure lurraldeak etorkizunari begira duen erronkarik nagusienetako bat «pertsona guztiek eskubide eta betebehar berak eta bizitza garatzeko aukera berdinak izatea da». Vaqueroren ustez, beraz, Bakeolaren ekimena «aukera bikaina da errefuxiatuen errealitatera gerturatzeko, modu zuzen eta pertsonalean».

            Giza Liburutegiak topagune eta elkarrizketa gune dira, bestela, egoera arrunt batean, elkarrekin hitz egingo ez luketen pertsonen artekoa; ondorioz, pertsona horiek leku seguru eta intimo bat behar dute, entzute aktiboa eta begirunea bermatuko dituena. Beraz, ekimen honek helburu du, liburutegi batek bezala, ikuspegiak zabaltzea, aurreiritziak ezabatzea, ezagutza ematea, irudikapenak eraldatzea eta, azken finean, gizarte kohesioa sustatzea. Giza Liburutegia datorren asteazkenean egingo da, ekainak 20, 17:30etk 20:00etara Donostiako Koldo Mitxelena Kurturgunean. Bertaratzeko, beharrezkoa da aurretik izena ematea jardueran. Izena Liburutegiaren sarrerako informazio puntuan eman daiteke. Bertan, interesdunek hamar bizitza historia horiek kontsultatzeko katalogoak izango dituzte eskura ekainaren 11tik aurrera. Partaidetza doakoa izango da edukiera bete arte.

            Bakeola, Gatazka, Bizikidetza eta Giza Eskubideak elkarteak hamar urte baino gehiago daramatza proiektuak egiten bakearen eremuan eta Giza Eskubideen sustapenean. Errefuxiatuen krisia milioika laguni eragiten dien errealitate bat da, eta azken aldian larritu egin da Europako mugetan eta Mediterraneoko itsasoan jende ugari bizitzen ari den dramarengatik.

  

1221