Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Batzar Nagusietan Garmendiak Renfe Mugi sistemaren barruan sartzea defendatu du; akordioak urtean 7 milioi bidaiariri onurak ekarriko dizkie

Batzar Nagusietan Garmendiak Renfe Mugi sistemaren barruan sartzea defendatu du; akordioak urtean 7 milioi bidaiariri onurak ekarriko dizkie

Gipuzkoako tarifa-sistema integratua osatzea eta bere erabiltzaileak txartelaren erabileraren araberako mailakako deskontuaz aprobetxatzea ahalbidetuko duen Renferekin lortutako aurreakordioa Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Batzarrean berretsi beharko da datozen asteetan.

2018/06/05

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Marisol Garmendia sozialistak Batzar Nagusietako batzordean hartu du parte Renferen Aldiriko zerbitzua Mugi sisteman sartzeko aurreakordioa aurkezteko. Aurreakordio horri esker, Gipuzkoako garraio publiko guztien tarifa-integrazioa osatuko da. Renfe Mugi sisteman sartzea Mugikortasuneko Departamentuaren helburu estrategikoa — legealdi honetarako GFAko gobernu-akordioan ere jasota zegoena— eta Batzar Nagusien eskaera zen. Xehetasun batzuen faltan,  Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak berrestea baino ez da geratzen. Hori gauzatu ondoren, datozen hilabeteetan errealitate bihurtuko da. Renfe Mugin sartuta, sistema osatuko da eta Gipuzkoako garraio publikoko eskaintza globala hobetuko da herritarren beharretara egokituz.

Ez Estatuko Administrazio Orokorra ezta Renfe Viajeros sozietatea ere ez dira Garraioaren Lurralde Agintaritzako kide izango; haien ordezkariak Lurraldearen Garraio Agintaritzaren bileretara gonbidatuko dituzte baina ez dute botoa emateko aukera izango.

Aldiriko Renfe erabiltzen duten Gipuzkoako herritarrek Mugiren beste erabiltzaileek dituzten deskontu berberak izango dituzte. Era horretan, garraio-operadore hau erabiltzeagatik ordaintzen duten kostu gehigarria kenduko zaie. Beraz, lanegunetan linea erabiltzen duten batezbesteko bidaiarien kopurua 2.755 eta 3.797 artean handituko da. Ondorioz, urtean 7 milioi bidaia egitera helduko dira, gaur egun 6 milioi bidaia egiten diren bitartean. Oro har, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak, Mugiren bitartez, urtean 72 milioi bidaiari kudeatuko dituela kalkulatu da.

Garmendia diputatuak adierazi bezala, “Renfe Mugi sistemaren barne sartuta, Gipuzkoan garraio publikoaren tarifa-integrazio osoa lortzen dugu. Horrek Gipuzkoarrek garraio publikoa erabiltzea bultzatu eta erraztuko du. Garraio publikoak ibilgailu pribatuaren erabilera ordezkatzeko aukera erosoa eta eraginkorra da, ingurumenean eragindako onurez gain. Legealdiko helburu estrategiko bat zen eta hilabete gutxi barru errealitate bihurtuko da. Mugikortasun iraunkor, integratu eta aurrerakoiko eredu baten aldeko Gipuzkoako Garraioen Lurralde Agintaritza osatzen dugun erakundeen eta Gipuzkoaren apustuan jauzi kualitatibo garrantzitsua da”.

Akordio honen bitartez, txartel integratuko esparrurako, Gipuzkoako Garraioen Lurralde Agintaritzak adostuko duen zonifikazio-mapa onartzeko konpromisoa hartzen du Renfek. Hala, Gipuzkoako Garraioen Lurralde Agintaritzaren txartel integratuarekin Aldiriko zerbitzuak erabiltzen dituen erabiltzaile bakoitzak Gipuzkoako Garraioen Lurralde Agintaritzak onartutako tarifa ordainduko du, tartearen araberako erabilerari dagozkion deskontuak lortuko ditu eta bere titulu propioak gordeko ditu.

  

1253