Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Bere web atariaren irisgarritasuna hobetuko du Aldundiak, llunion-en eskarmentuarekin

Bere web atariaren irisgarritasuna hobetuko du Aldundiak, llunion-en eskarmentuarekin

ONCE Fundazioko kide den entitatearekin hitzarmena sinatu du, www.gipuzkoa.eus pertsona guztientzako inklusiboa izan dadin

2019/02/28

Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmen bat sinatu du Ilunion Tecnología eta Accesibilidad-ekin, web orri berriko irisgarritasuna hobetzeko, hartara pertsona guztiekin, desgaitasuna dutenekin eta ez dutenekin, inklusiboagoa izateko. Irisgarritasun ezaugarriak ezarriko dira bere webgunean, www.gipuzkoa.eus-en, desgaitasuna dutenek, adinekoek, edo bazterkeria arriskuan dauden beste kolektiboek edukietara iritsi ahal izan daitezen.

Aldundiaren ataria pertsona guztientzako irisgarria izatea da helburua, edozein desgaitasun dutela ere, edota web orrira sartzeko dauzkaten teknologiak (pantaila, teklatua, nabigatzailea, etab.) edozein direla ere. Imanol Lasa Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak, eta María Medina Ilunion Tecnología y Accesibilidad-eko zuzendari kudeatzaileak sinatu dute akordioa gaur goizean, gaur goizean foru jauregian egin den ekitaldian.

Hitzarmen honen eskutik, Aldundiak beste aurrerapauso bat emango du webaren irisgarritasuna hobetzeko bidean, inklusiboagoa izan dadin. Imanol Lasaren esanetan, akordioak ekarriko du “legealdi hasieratik arlo guztietan desberdinkeria murrizteko eta gizarte inklusioa bultzatzeko egiten ari garen apustuan sakontzea, komunikaziorako tresna eta teknologia berriak aintzat hartuta”. Nabarmentzekoa da 2018an 4 milioitik gora bisita jaso zituela www.gipuzkoa.eus-ek.

Bere aldetik  María Medinak, zeina sinadurara Jon Cortina Koordinazio eta Garapeneko zuzendariarekin joan baita, adierazi du lankidetza hau “pizgarri bat dela konpainiarentzat, beti konponbide integralak eskaintzen baititu irisgarritasuna ahalik eta eremu gehienetara zabaltzeko, hartara gizarte gero eta inklusiboago bat eraikitzeko desgaitasuna duten guztiekin”.

Aholkularitza

Ilunion Tecnología y Accesibilidad-ek irisgarritasun auditoretza bat egingo die Gipuzkoa atarian dauden web orri guztiei, 1494/2007 Errege Dekretuak, azaroaren 12koak, desgaitasuna duten pertsonak teknologiara, informazioaren gizartearekin zerikusia duten produktu eta zerbitzuetara eta komunikazio sozialeko medioetara iristeko oinarrizko baldintzen erregelamendua jasotzen duenak, dionari jarraikiz. Azken helburua da Web 2.1eko Edukirako Irisgarritasun Jarraibideen AA mailako egiaztagiria lortzea da. Hori da, hain zuzen, 2018ko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuak eskatzen duena. Horretarako, Ilunion-ek web orriaren edukietan dauden irisgarritasun hesiak identifikatuko ditu, eta aholku emango dio talde teknikoari identifikatzen diren irrisgarritasun hobekuntzak ezartzen laguntzeko. AA egiaztagiak bermatzen du, gainera, irisgarritasunak iraun egiten duela.

Konpainia eta erakunde garrantzitsuei aholku eman die Ilunion-ek arlo honetan: Madrileko Asanblea, Gaztela eta Leongo Batzarra, Bartzelonako Udala. Senatua, Quirón Salud, Vodafone, Alcampo, Mercadona, Alsa, Bankinter, ING, Caixabank eta Iberdrola, besteak beste. Weben ebaluaziorako kontrastatutako metodologia dauka, Europako Batzordeak babestutakoa. W3C-ren (World Wide Web Consortium) hainbat lan taldetan parte hartzen du aktiboki, eta Euroaccessibility ekimeneko kidea eta erakunde sustatzailea ere bada. 

Enpleguko Zentro Berezia da enpresa hau, langileen % 70etik gora desgaitasuna duten profesionalak baitira; hortaz, ezagutza teknikoa eta erabiltzaile esperientzia uztartzen dituzte.

  

1211