Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Bergarako azken sexu-erasoa gaitzesteko adierazpena

Bergarako azken sexu-erasoa gaitzesteko adierazpena

Bergarko emakumeak sufritutako sexu-erasoaren hariara, Gipuzkoako Foru Aldundiak gaitzespen irmoena azaldu nahi du.

2023/03/02
Puntu morea

Puntu morea


Gipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen instituzional honen bidez, erabat eta irmoki gaitzetsi nahi du otsailean Bergaran izandako sexu-erasoa jarraitua, hilabete honetako hiru momentutan emakume batek sexu-askatasunaren aurkako hiru egoera jasan behar izan baitzituen. Aldundiak dei egiten die herritar guztiei Udalak eta Martxanterak talde feministak biharko deitu duten gaitzespen-elkarretaratzearekin bat egiteko, 19:00etan San Martin plazan egingo dena. Era berean, foru erakundeak gertutasuna eta elkartasuna adierazi nahi die erasoaren biktimari, bai eta haren senide eta gertukoei ere.

Adierazpen honen bidez, foru erakundeak emakumeen askatasuna eta eskubideak urratzen dituen edozein eraso eta jarrera gaitzesteko konpromiso irmoa berretsi nahi du. Sexu-erasoa gure gizartearen desberdintasunetik eta matxismotik sortzen den mendekotasun matxistaren adierazpenik bortitzenetako bat da. Egiturazko gizarte-arazo baten aurrean gaude, emakumeak menderatzea eta kontrolpean izatea bilatzen duena, eta hortik sortzen da jarrera, ideia edo portaera sexista oro.

Gipuzkoako Foru Aldundian, beste behin ere, berdintasuna aldarrikatzen dugu. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna errespetatzea, baita pertsonaren duintasuna, askatasuna eta osotasun fisikoa ere, pertsona guztien eskubideak dira. Horien aurkako jokabideek ez dute lekurik gure gizartean inolako testuingurutan.

  

2159