Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Bi lagun hildako eta zortzi positibo adinekoen egoitzetan

Foto Bi lagun hildako eta zortzi positibo adinekoen egoitzetan

Bi lagun hildako eta zortzi positibo adinekoen egoitzetan

Aldundiak eskutitza bidali die udalei, Covid-19aren krisiari erantzuteko neurriak modu koordinatuan hartzea lehenesteko dei eginez.

Bi lagun hildako eta zortzi positibo adinekoen egoitzetan

Gipuzkoako 65 egoitzetan jasotako datuen arabera, Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak adinekoen zentrotan bi hildako eta zortzi Covid-19 kasu positibo berri eman direla iragarri du, eta beste bat desgaitasuna duten pertsonentzako baliabideetan. Gipuzkoako egoitzetan guztira 82 dira birusak eragindako adineko pertsonak eta 14 desgaitasuna dutenak. Hil diren bi lagunek 87 urte zituzten, eta Irungo Caser Residencial Anaka eta Arrasateko Iturbide egoitzetako egoiliarrak ziren. Bien osasun egoera “oso delikatua zen, eta zeukaten adinak eta aurretik zituzten patologiek eragina izan dute”, azaldu du Mendozak. “Gure babes osoa adierazi nahi diegu hildakoen familiei momentu latz hauetan, eta biziki eskertzen dugu beraien elkarlana, bai eta Gipuzkoako egoitza guztietako talde profesionalak egiten ari diren lana”, nabarmendu du bozeramaileak.

          Bestalde, positibo berriak Zarauzko Santa Ana egoitzak eman dira (hiru kasu), Beasaingo Arangoitik (hiru kasu), Tolosako Iurreamendi egoitzan (kasu bat) eta Irungo Caser Residencial Anakan (kasu bat). Positibo eman duen eta desgaitasuna duen pertsonaren kasua Donostiako Iza egoitzan dago. Ospitaleratutako lagunak zortzi dira guztira, eta 13 lagun daude momentu honetan Donostiako Gurutze Gorriaren egoitzan.

 

Eskutitza udalei

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak gutuna igorri die aste honetan lurraldeko udal guztiei, gogoratuz zerga bilketak ere pairatuko duela Covid-19k sortu duen osasun krisiak ekonomiari egiten ari zaion kaltea. “Ondorioz, honek eragin zuzena izango du maila instituzional guztien baliabide erabilgarri eta finantzaketan, Eusko Jaurlaritzatik udal denetaraino”, azaldu du Eider Mendoza foru bozeramaileak. Gutunaren bidez, foru erakundeak “lasaitasuna eta zuhurtzia” eskatu die Gipuzkoako udalei, “administrazio guztiek modu koordinatuan aritzea lehenesteko”.

          Mendozak gogoratu duenez, hasiera batean osasun krisia zena krisi sozial eta ekonomiko bilakatu da. “Eusko Jaurlaritza, hiru aldundiak eta Eudeleko ordezkariak Zerga Koordinaziorako Organoan (ZKE) ari gara elkartzen, neurriak adosteko eta agertoki honek gure zerga bilketan izan dezaken eragina neurtzen saiatzeko”, azaldu du foru bozeramaileak. Horrela, krisiak diru bilketan izango duen eraginaren inguruan Eudelek eta Aldundiak berak bidaliko dizkioten komunikazioak kontutan hartzeko gonbita luzatu die. “Aldi berean, udalek mahai gainean dituzten proposamen eta neurrien berri ere jakin nahi dugu. Krisi honen aurrean, modu koordinatuan aritzea da herritarrak eta enpresak babesteko modurik eraginkorrena”, gaineratu du.