Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Bi pertsona zendu dira azken orduetan adinekoen egoitzetan

Bi pertsona zendu dira azken orduetan adinekoen egoitzetan

Azken astean, Gipuzkoako Foru Aldundiak, DYArekin lankidetzan, 4.300 PCR probatik gora egin ditu Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen eta langileen artean.

Eider Mendoza Foru Aldundiko bozeramaileak Gipuzkoako adinekoen egoitzetako egoerari buruz gaur goizean emandako informazioaren ondoren, azken orduetan, adinekoen egoitzetan egiten ari diren PCR probek sei positibo berri atzeman dituzte, bat Zorroagan (Donostia), bat Lamorousen (Donostia), bi Julian Rezolan (Donostia), bat San Juan Bautistan (Andoain) eta bat Caser Residencial Anakan (Irun). Beste alde batetik, Lamorous eta Hondarribiako San Gabriel egoitzan bizi ziren bi pertsona hil dira azken orduetan, eta beste seik gaixotasuna gainditu dute, Berra (2), Alai-Etxe (2) eta Lamorous (2) zentroetako egoiliarrak.

Egun, egoiliarren artean COVID-19 kasu aktiboak daude ondoren zentroetan: Bergarako Mizpirualde (1), Donostiako Alai-Etxe (17), Berra (3), Lamourous (22), Hermano Garate-San Ignacio (1), Txara II (12), Villa Sacramento (1), Bermingham (1), Julian Rezola (2) eta Zorroaga (12), Zumarragako Argixao (10), Errenteriako Jesusen Bihotza (2), Zumaiako Otezuri (1), Hondarribiako San Gabriel (1), Oiartzungo Petra Lekuona (1), Beasingo Arangoiti (12), Andoaingo San Juan Bautista (11), eta Irungo Caser Residencial Anaka (2). Beraz, 112ra jaitsi dira Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean dauden COVID-19 kasu positiboak.

Bat da ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dagoen pertsona, eta beste 76 Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 104 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 46 pertsona hil dira.

Gipuzkoako egoitza-sareak 65 zentro eta 5.425 plaza ditu adinekoei arreta emateko, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko zentro guztietan egiten jarraitzen duen prebentzio-lanean, azken astean soilik, 4.300 PCR probatik gora egin ditu DYArekin lankidetzan, adinekoen egoitzetako egoiliarren eta langileen artean. Uztailaz geroztik, Aldundiak eta DYAk guztira 36.508 proba egin dituzte.

  

1324