Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Bi urteren ondoren, munduko landare ikusgarrienak Iturraranen izango dira

Bi urteren ondoren, munduko landare ikusgarrienak Iturraranen izango dira

Apirilaren 23an eta 24ean, 47 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturarrango Landare Berezien 18. azokan.

Iturrarango Landare Berezien Azoka bueltan da. Pandemia dela eta azken bi urteetan ezin izan da azoka ohiko formatuan ospatu, baina azkenean, aurten, landare ikusgarrienez gozatzeko aukera izango da Iturraranen. Aurtengoa 18. azoka izango da, eta beste behin, kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea izango da.  Apirilaren 23an eta 24an egingo den edizio berri honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 47 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun kontinente guztietako loreak eta landareak egongo dira ikusgai eta salgai.

Kolekzioko landare-zaleentzat huts egin ezineko zita bilakatu da Iturrarango Lorategi Botanikoan egiten den eta Aiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duten azoka hau. Aukera ederra izaten da ohiko azoketan aurkitzen ez diren landareak ikusteko eta erosteko eta, negozio aukera ere bada bertako mintegientzat. Ekimen honen bidez, Foru Aldunidak elkarlanean antolatzen dute  Foru Aldundiak Gipuzkoan lorezaintzan aritzen diren ustiategien jarduera dinamizatzen lagundu nahi du, pandemiagatik kaltetua izan den azpisektoreetako bat baita.

Zenbait berrikuntza ere izango dira Iturraranen ospatuko den Landare Berezien 18. azoka honetan, besteak beste, 8 mintegizale berrik postua jarriko dute: Astrophytumland bildumako kaktusak dituen mintegi valentziarra eta Cactus Passion (Agaveak eta bildumako landare zukutsuak) eta Figues du Monde (pikondoen bilduma) mintegi frantziarrak, esaterako. Planete Pelargonium mintegikoek “Planet Pagoeta” izeneko pelargonium barietate berri bat aurkeztuko dute azokan. Horretaz gain, ohiko merkatuetan aurkitu ezin diren sukalderako landare erabilgarriak edota jangarriak erosteko azoka aproposa da Iturrarangoa, antzinako edo ezohiko barietateak aurkitu baititzakegu bertan. Aurtengoan, ostalarientzat interesgarriak izan daitezken zazpi ekoizle espezializatu datozkigu: Aleka, Euskal Herriko barazkien hazi ekologikoak ekoizten dituen mintegia, eta, Blasenea, baratza landare ekologikoak, landare usaindunak eta lore jangarriak ekoizten dituen mintegia, besteak beste.

Informazio praktikoa

Azoka 10:00etatik 18:00etara irekiko da, bi egunetan zehar. Sarrerak azokaren atarian egongo dira salgai eta prezioa lau eurokoa izango da helduentzat, eta 12 urte edo gutxiagokoentzat, berriz, dohainik. Prezioak barne hartuko ditu, aparkalekuetatik azoka gunerainoko autobusezko joan-etorria eta erositako landareentzako kontsigna zerbitzua eta eroslearen ibilgailuraino garraioa.

 

Estatu mailan ospatzen den ezaugarri hauetako azoka bakarra izanik, eta Euskal Herriko zein kanpoko bisitarien kopurua urtez urte handituz joan dela jakinik, parkearen inguruetan bi aparkaleku gune antolatuko dira (Aiako herrian eta Txurrukako aparkalekuan, Orio ondoan), hauetatik azokarako etengabeko autobus zerbitzuarekin. Aparkalekuetatik azoka gunera lehendabiziko autobusa 9:45ean aterako da, eta azkenekoa 16:45ean. Azoka gunetik aparkalekuetara, berriz, 18:15ean izango da azkena.

Bestalde, trenez joango direnentzat ere Zarauzko Euskotren geltokitik autobus zerbitzua egongo da azoka gunera; autobusa Zarauzko suhiltzaileen biribilgunean dagoen autobus geltokitik aterako da, 10:23etatik 16:23etara izango da, orduro. Zarautzerako itzulerarako, berriz, lehenengo autobusa 10:45ean izango da, baita ere orduro, 17:45ak bitarte. Beraz, trenean gerturatzen denak San Pelaioko geltokian jaitsi beharko du.

 

Informazio gehiagorako:

https://www.gipuzkoanatura.eus/eu/landare-berezien-azoka

iturraran@gipuzkoanatura.eus

943 83 53 89

  

2420