Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Bidegik A-15 eta N-I errepideen arteko lotunea Andoainen hobetzeko proiektuaren idazketa lizitatu du

Foto Bidegik A-15 eta N-I errepideen arteko lotunea Andoainen hobetzeko proiektuaren idazketa lizitatu du

Bidegik A-15 eta N-I errepideen arteko lotunea Andoainen hobetzeko proiektuaren idazketa lizitatu du

Lizitazioaren aurrekontua 607.000 €-koa da, gehi BEZa, eta exekuzio-epea hogeita hiru hilabete eta erdikoa.

Bidegik A-15 eta N-I errepideen arteko lotunea Andoainen hobetzeko proiektuaren idazketa lizitatu du

Bidegiko Administrazio Kontseiluak, Andoainen, Tolosarako noranzkoan, A-15 eta N-I errepideen arteko lotunea hobetzeko trazadura eta eraikuntza proiektuaren idazketa lizitaziora ateratzea erabaki du. Lizitazioak 607.000 €-ko aurrekontua dauka, gehi BEZa, eta lana gauzatzeko hogeita hiru hilabete eta erdiko epea izango du.

          Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak eta Bidegiko egungo presidenteak adierazi duenez, Bidegik finantzatuko du bai trazadura proiektuaren eta eraikuntza proiektuaren idazketa, bai konexio proiektuaren etorkizuneko exekuzioa. "Kamioientzako bidesari sistemari esker, Bidegik obra hori finantzatu ahal izango du, eta ez litzateke posible izango AT Sistemak sortutako funtsik gabe. Gaur egun, Europako zuzentarauek agintzen duten bezala, Europa barneko ardatza den N-I erabiltzen duten kamioi guztiek gaitasun handiko errepideen erabileragatik ordaintzen dute, eta errepideak mantentzen eta hobetzen parte hartzen dute". "Funts horiei esker, N-I errepidean, Etzegarateko igoeraren zorua berritu ahal izan da eta LED teknologiako argiak jartzea ahal izan dira errepidearen hainbat zatitan", gaineratu du Oiarbidek.

A-15 eta N-I errepideen arteko egungo lotura, Andoainen, Gasteizerako norabidean, errei bakar baten bidez egiten da. Trazadura bihurgunetsua da, eta erradio-kurba txikiak ditu eguneko batez besteko trafiko intentsitatea (IMD) 63.000 ibilgailukoa duen zirkulaziorako; horietatik 8.200 hamabi tonatik gorako ibilgailu astunak dira. Trazadura horrek, batez ere, kamioi artikulatu handien maniobragarritasuna mugatzen du, eta, une jakin batzuetan, Atorrasagastiko tunelera iristen diren auto-ilarak sortzen dira.

"Bidegiko administrazio kontseiluak gaur onartutako lizitazio honen helburu nagusia arazo horri irtenbidea aurkitzea da. Aukera posibleak aztertuz, bai bide-segurtasunaren ikuspegitik, bai ingurumenaren ikuspegitik, egokiena aukeratu ahal izango da. A-15 eta N-I errepideen arteko lotunea errei bakar batetik bi errei izatera igarotzea eta 80 km/h-ko gutxieneko konexio-abiadura bermatzea bilatzen dugu eta gaur egun sortzen diren auto ilarak ekidin", azpimarratu du Bide Azpiegituretako diputatuak.

Aukeratzen den lana jendaurrean jarriko da alegazioak aurkezteko, eta, azkenean, trazadura-proiektua eraikuntza-proiektu bihurtuko da. Prozesu horrek guztiak lizitazioan aurreikusitako ia bi urteak beharko ditu. Hurrengo fasean, eraikuntza-proiektua eskuan, Bidegi foru-sozietateak obrak finantzatu eta gauzatuko ditu ATsSistemak sortutako funtsekin, proiektuak berak zehaztuko duen epean.

 

Urumeako zubibidea

BIDEGIren Administrazio Kontseiluak gaur onartutako bigarren akordioa Urumeako zubibidearen drainatze-sistema birgaitzeko lehen faseko obrak esleitzea da, AP-8ko Donostialdeko II. ingurabidean. Lanek 404.136 €-ko aurrekontua izango dute, gehi BEZa, eta 6 hilabeteko epea.