Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Bigarren egunez jarraian, ez da kasu positibo berririk atzeman egoitzetan

Bigarren egunez jarraian, ez da kasu positibo berririk atzeman egoitzetan

Lau pertsonek gehiagok gainditu dute Covid-19a adineko pertsonen egoitzetan eta hiru hil dira.

Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetako egoeraren inguruko balantzea egin du, eta jakinarazi du, azken bi egunetan, ez dela Covid-19 kasu positibo berririk atzeman, lau adineko pertsonek jaso dutela mediku alta eta hiru zendu direla. Gipuzkoako adineko pertsonen arretarako egoitza sarean, 65 zentroz osatuta dagoena eta 5.425 plaza dituena, gaur arte, 193 lagunek gainditu dute gaixotasuna, 156 zendu dira eta 195ek diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute.

          Azken egunetan sendatu diren pertsonak bizi dira Zarauzko Santa Ana egoitzan, Tolosako Iurreamendin eta Beasaingo Arangoitin (2). Beste muturrean, aldiz, azken heriotzak eman diren zentroak izan dira Eibarko San Andres, Arrasateko Iturbide eta Donostiako Berra. 15 jarraitzen dute izaten Covid-19 kasu positiboak dituzten Gipuzkoako egoitzak, 29 adineko Donostiako Gurutze Gorriaren zentro soziosanitarioan ingresatuta daude eta 32 ospitalean.

          Beste alde batetik, desgaitasuna duten pertsonen zentroen egoerari dagokionez, Covid-19an positibo emanda jarraitzen duen pertsona bat da, Donostiako Iza zentroko egoiliarra eta ospitalean artatua, lau zentrotan positibo emandako 16 pertsonak sendatu ostean.

          Bozeramaileak azpimarratu du “aurrekaririk gabeko” egoera honi erantzuna ematerako orduan eragile ezberdinen arteko “ezinbesteko” elkarlanak duen garrantzia. Horregatik, beste egun batez, eskertu nahi izan du egoitzetako ekipo profesionalak egiten ari diren lana, baita osasun-langileena, senitartekoena, hirugarren sektoreko erakundeena, eta boluntario guztiena: “Zalantzarik gabe, Gipuzkoako lan egiteko moduaren isla zuzena”, ondorioztatu du Mendozak.

  

1317