Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Bihar, «Zinemagileen Elkarrizketak» ikastaroaren lehen edizioa amaituko da, Rodrigo Sorogoyen eta Isabel Peñarekin

Bihar, «Zinemagileen Elkarrizketak» ikastaroaren lehen edizioa amaituko da, Rodrigo Sorogoyen eta Isabel Peñarekin

«Zinemagileen elkarrizketak» zinemazale eta ikasleei zuzendua dago, eta Kulturako Departamentuak antolatu du.

2022/04/07

Bihar, ostirala, apirilak 8, 19:00etan, «Zinemagileen Elkarrizketak» ikastaroaren lehen edizio arrakastatsu honetan programatutako bost saioetako azkena izango da. Ikastaroa Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak antolatu du, Z365 arloarekin, urte osoko Zinemaldiarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin (EQZE) lankidetzan.

Oraingoan, Rodrigo Sorogoyen zuzendariaren eta Isabel Peña gidoilariaren txanda izango da. Biak Movistar plusek ekoiztutako Antidisturbios (2020) seriearen sortzaileak dira, zeina Zinemaldiaren Atal Ofizialean estreinatu baitzen. Bi egileek azken hamarkadako filmografia sendoenetako bat eraikitzera eraman dituen lankidetza zabala partekatuko dute, zineman zein VOD plataformetan lanean. Gidoiaren tandem banaezin eta hutsezin bat osatzen dute, hainbat serie eta film luzeekin (Stockholm, Que Dios nos perdone, El Reino eta Madre).

«Zinemagileen elkarrizketak» urtarrilaren 14an hasi zen eta bihar amaituko da, 19:00etan, Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian. Ikastaroa aurrez aurre zein online jarraitu ahal izan da. Lehenengo edizio honetan Lara Izagirre, Paula Olaz, Icíar Bollaín, Koldo Zuazua, Carla Simón, Ana Pfaff, Jonás Trueba eta Javier Lafuente izan dira, bihar saioa partekatuko duten Rodrigo Sorogoyenez eta Isabel Peñaz gain.

Ikastaroaren balantzea bikaina izan da, eta plaza guztiak agortu dira, bai aurrez aurrekoak, bai onlinekoak. Datu horrek berresten du zein egokia den zinemako lanbideei buruz hitz egiteko ziklo bat abian jartzea, arreta jarrita gehiago ikasi nahi duen eta zinema modu kritikoagoan irakurri nahi duen publiko zinefilo horri. Onarpen horrek animatu egiten du Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentua hurrengo edizioetan proposamen horri jarraipena ematera eta Koldo Mitxelena Kulturgunearen programazioan sartzera, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren eta Elías Querejeta Zine Eskolaren laguntzarekin.

  

1347