Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Birtuala izango da aurten Behobia-Donostia lasterketa

Birtuala izango da aurten Behobia-Donostia lasterketa

Gaur goizean, urriaren 23an, Behobia-Donostia lasterketaren 1. edizio birtualaren prentsaurrekoa izan da.

Ekitaldia hasteko, Imanol Lasa Sustapen Ekonomiko, Turismo eta Landa Inguruneko diputatuak bideo bat aurkeztu du.

Bideo honetan, kirolaren, musikaren, gastronomiaren eta elkarteen munduko hainbat kolaborazio izan dira, eta lasterketari babesa eman nahi izan diote.

Sustapen Ekonomikoko, Turismoko eta Landa Inguruneko departamentuak, eta FortunaK.Ek bideoak formatu horri atxikimenduak bilatzeko balio izatea,espero dute  eta pertsona gehiago animatzea  edizio honetan izena ematera eta 20 kilometroak osatzera ere bai.

Ondoren, Iñigo Etxeberria lasterketaren koordinatzaileak eta Arantza Rojo komunikazio arduradunak azaroaren 2tik 8ra egingo den edizio berezia zertan datzan azaldu dute. Adierazi dutenez, Behobia-Donostia lasterketaren bertsio birtuala ere desberdina izatea nahi dute antolatzaileek.

• Biek adierazi dutenez, nahiz eta pandemiak eragindako zirkunstantziek behartu duten  Fortuna  K.E Behobia-Donostiaren 56. edizioa bertan behera uzteko erabakia hartzera, bertsio honen abantailen artean 20 kilometroak saio bakar batean edo saio gehiagotan korritzeko aukera dago geo lokalizazio sistema bati eta egindako kilometroak erregistratuko dituen aplikazio bati esker. Horrela, pertsona bakoitzak aukeratutako lekuan,  erritmoan  eta unean parte hartu ahal izango du

• Ezaugarri berritzaileenetako bat bezala, eta jatorrizkoen antzeko sentsazioak lortzeko, lasterketak audioak eta mezuak izango ditu hainbat kilometro-puntutan. Horrez gain, speaker eta ohiko musika taldeen animazioa ere izango da, Gaintxurizketako mendateko 8. kilometroan pirataren animazioa barne.

• Lasterketa birtualaren azoka bat egingo da, eta webgunearen bidez. Azoka horretan, Forum-Sportek eta Adidasek % 30eko deskontuak eskaintzen dituzte Adidaseko hainbat produktuetan.

• Azkenik, Runnea Academy APParen bidez izena eman eta kilometroak erregistratzen dituzten pertsona guztiak parte hartzaile gisa agertuko dira edizio honetan eta baita probaren historian ere. Gainera, domina bat jasoko dute eta lasterketa babesten duten markek emandako oparien zozketan sartuko dira.

Izen-emateak zabalik jarraituko du esteka honetan  azaroaren 5era arte.

https://virtual.behobia-sansebastian.com/eu/hasiera

  

1364