Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Birziklatzearen Orkestrak Donostian erakusten du hondakinak arte eta melodia bilaka daitezkeela

Birziklatzearen Orkestrak Donostian erakusten du hondakinak arte eta melodia bilaka daitezkeela

Asensio: «Ekimen honen bidez erakutsi nahi da ekonomia zirkularra, soziala eta lankidetzazkoa aukera bat direla».

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak antolatutako Hondakinak Prebenitzeko Europar Astearen baitan, Donostiara iritsi da Birziklatzearen Musika Orkestra Ecoembesen eskutik, Espainiako ontzien birziklatzea koordinatzen duen irabazi asmorik gabeko ingurumen erakundea. Kontzertua gaur, azaroaren 23an, 19:30ean, izango da Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko eraikin nagusiko auditoriumean. Doako kontzertua izango da, eta interesa duenak izena eman dezake helbide honetara mezu elektroniko bat bidalita: ingurugiro@gipuzkoa.eus.

Ekitaldia baino lehen, José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak, harrera egin die Orkestrako haurrei Amara plaza hotelean. Asensiok orkestraren lana nabarmendu nahi izan du eta azaldu du ekimen honen bidez erakutsi nahi dela «ekonomia zirkularra, soziala eta lankidetzazkoa aukera bat direla eta hondakinak arte eta melodia bilaka daitezkeela». Hondakinak zaborra ez direla ulertu eta lehengai gisa hartzen hasi behar dugu, hondakinez beharrean baliabideez jarduten. Oinarri eta printzipio horrek markatzen ditu, hain zuzen, ekonomia zirkularra eta Ingurumen Zuzendaritzaren hondakinen kudeaketa.

Ecoembes Birziklatzearen Musika Orkestra proiektuak asmo argi bat du: gizarte bazterkeriako egoeran dauden adingabeei musika prestakuntza eskaintzea, balioetan heziz eta norbera hobetzeko grina sustatuz. Halaber, nork bere musika tresna eraikitzen parte hartzen duenez, birziklatzeak ingurumenean duen garrantziaren inguruko kontzientziazioa ere lantzen da.

Orkestra honek Cateurako instrumentu birziklatuen orkestra izan zuen inspirazio iturri. Orkestra hori Asuciongo (Paraguai) Cateura zabortegiaren inguruko komunitate batean bizi diren baliabide urriko haur eta nerabeek osatzen dute; zabortegian bertan bildutako hondakinekin egindako musika tresnak jotzen dituzte.

Proiektu hau 2014an sortu zen, Cateurako Orkestrak Ecoembesi esker lehen aldiz Espainian emanaldia eskaini zuenean. Ekimen hori inspirazio iturri harturik, Paraguaiko orkestra berezi horrekin senidetzeko eta haren filosofia geurera ekartzeko erabakia hartu zen.

  

1306