Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Borondatezko Karbono Funtsak bere lehen konpentsazio lana burutu du

Borondatezko Karbono Funtsak bere lehen konpentsazio lana burutu du

Irungo Bidasoa auzoko Etxolazarreta finkan lehengoratze ekologikoa burutuko da, Aiako Harria parke naturalean, iazko sutearen ondorioak leheneratzeko.

2022/12/01
Naturklima eta Irun

Naturklimak 58.000 € inbertituko ditu Borondatezko Karbono Funtsetik, finkako landare eta lurzoruen karbono hustubide gisa jarduteko gaitasuna hobetu, funtzionaltasun ekologikoa sustatu eta ingurunearen biodibertsitatea kontserbatzeko.

José Ignacio Asensio: «Borondatezko Karbono Funtsaren lehengoratze ekologikoko lehen jarduera bideratuko da suak suntsitutako eremu bat berreskuratzera; ingurune hori adierazgarria da balio naturalagatik, Aiako Harria Parke Naturalean baitago».

«Horixe da lurraldean borondatezko karbono funts bat izatearen abantaila, egindako konpentsazioa gure ingurunearen onurarako dela; gure lurraldeak inpaktu berrien aurrean izan dezakeen erresilientzia laguntzen du eta hobetzen du CO2a ekosistema funtzionalekin neutralizatzeko gaitasuna».

Naturklimako presidente Jose Ignacio Asensiok eta Irungo alkate José Antonio Santanok lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Etxolazarretako eremu narriatua berreskuratzeko; lurzati hori Bidasoa auzoan dago eta iazko otsaileko suteak kaltetu zuen.

Hau da Naturklimaren borondatezko karbono funtsak burutzen duen lehen konpentsazio jarduera. Funts hori bideratzen zaie isuriak aitortzera behartuta ez egon arren beren karbono aztarna konpentsatu nahi duten sektoreetako eragile ekonomiko eta sozialei, eta helburu du Gipuzkoako enpresei laguntzea klima zaintzeko konpromisoa beren gain hartzen eta lurraldearen erresilientzia hobetzen, tokiko eta lurraldeko proiektuen bidez beren karbono aztarna konpentsatzeari esker. Naturklimako presidente Jose Ignacio Asensiok honako hau azpimarratu du: «Horixe da lurraldean borondatezko karbono funts bat izatearen abantaila, egindako konpentsazioa gure ingurunearen onurarako dela; gure lurraldeak inpaktu berrien aurrean izan dezakeen erresilientzia laguntzen du eta hobetzen du CO2a ekosistema funtzionalekin neutralizatzeko gaitasuna».

Karbono Funtsaren lehen lehengoratze proiektu honetarako Naturklimak 58.000 € inbertituko ditu guztira. Foru diputatuak honako hauek azpimarratu ditu: Borondatezko Karbono Funtsaren lehengoratze ekologikoko lehen jarduera bideratuko da suak suntsitutako eremu bat berreskuratzera; ingurune hori adierazgarria da balio naturalagatik, Aiako Harria Parke Naturalean baitago».

Aipatutako eremua Irungo Udalaren jabetzako finka batean dago eta 199.952 m2-ko azalera du. Finka hori Aiako Harria Parke Naturalean dago eta Euskadiko Azpiegitura Berdeen Sareko parte da. Iazko otsailean Etxolazarreta lurzatitik pasa ziren Endarlatsako baso suteko garrak. Gaur egun, finkaren zati bat bere kabuz lehengoratzen ari da, baina beharrezkotzat jo da partzelaren gainerakoan jardutea segida ekologikoko prozesua azkartzeko, ekosistemak inpaktu berrien aurrean izango lukeen erresilientzia laguntzeko eta karbono hustubide gisa jarduteko duen gaitasuna hobetzeko.

José Antonio Santanok adierazi du “erakundeen arteko lankidetza, ekimen pribatuarekin batera, oso onuragarria izan daiteke gure ingurunentzat. Eragile guztien esku dago pausoak ematen jarraitzea gure lurraldean klima-aldaketak edo gertatzen diren egoerek (adibidez, 2021eko otsaileko suteak) eragiten dituzten inpaktuak arintzeko, konpontzeko edo ahal den neurrian saihesteko. Gainera, asko eskertzen dugu borondatezko karbono-funts horren lehen emaitza Aiako Harria parke naturalean kaltetutako eremuaren zati bat leheneratzera joatea.

«Karbono Funtsa mugarri oso garrantzitsua da 2050erako neutraltasun klimatikoa lortzeko gure helburua betetzeko», bermatu du Jose Ignacio Asensio Naturklimako lehendakariak; bera da 2050erako klima neutraltasuna bermatzea eta gure ekonomiaren deskarbonizazioa sustatzea helburu duen Gipuzkoako Klima Aldaketaren Aurkako Borroka Estrategiaren buru.  Estrategia horren arabera, klima neutraltasun hori lortzeko, % 90 murriztu behar dira berotegi efektuko gasen (BEG) 2005eko isuriak, eta horrek esan nahi du CO2 isuriak murriztu behar direla 2005ean isuri ziren 8.376 kilotona baliokidetatik 867 kilotona baliokidera 2050erako. Isurien gainerako % 10 xurgatuko dituzte karbono hustubideek, eta horrek suposatuko luke karbono neutraltasuna lortzea; horretarako hainbat tresna jarri behar dira abian –Borondatezko Karbono Funtsa kasu– bermatzeko Gipuzkoak handitzen duela CO2 xurgatzeko gaitasuna. Naturklima Borondatezko Funtsaren konpentsazioak burutzen dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Departamentuaren Azpiegitura Berdeen Planeko jarraibideen baitan.

  

2733