Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Pirinioetako Burdinaren Bidea sustatzeko Kultur Elkartea eratu da

Pirinioetako Burdinaren Bidea sustatzeko Kultur Elkartea eratu da

Burdinaren bideak balioan jartzen du Gipuzkoak duen ondare bikaina

Diputatuen Kontseiluak datorren asteartean onartuko du Elkartearen eraketa

 

Gaur goizean ofizialki aurkeztu da Pirinioetako Burdinarn Bidea susatuko duen Kultur Elkartea Europako institutuak kultur bideei ezarritako baldintza betez.

Elkartean ondorengo hauek hartzen dute parte: Andorra: Govern d’Andorra eta Comú d’Andorra; Akitania: Commmunauté de Pays de Nay; Katalunia: Museu de la Ciència y la Tècnica, Generalitat eta Gipuzkoa: GFA eta Beasaingo, Eibarko, Ormaiztegiko, Mutiloako eta Zeraingo udalak. Lenbur Fundazioa. Datorren astearteko Diputatuen Kontseiluak onartuko du Elkarte honen eraketa, Aldundiak kide sortzailearen izaera izango duelarik.

Elkarte hau Pirinioetako burdinaren kulturaren eta tradizioaren inguruan azterketa-, kontserbazio- eta zabalkunde-lan bateratu bat garatzeaz arduratu da baliabide gehiago ibilbide europar batean kokatuz. Bide batez, burdinarekin eta jarduera siderurgikoarekin lotutako ondarea eta kultura balioan jartzea da helburua: meatzeak, burdinolak, artxiboak, arkitektura, betiere burdinaren munduarekin lotuta, Pirinioen bi aldeetan.

Burdinaren eta jarduera siderurgikoaren inguruko kultura-ondare handia du Gipuzkoak, eta nabarmentzekoak dira: Agorregi burdinola, Mirandaola burdinola. Euskal Burdinaren Museoa,  Igartza Proiektua, Zeraingo Kultur Parkea, Chillida-Leku. Ormaiztegiko zubia, Mutiloako meatzegunea, Arditurriko meatzeak, Elgoibarko Makina Erremintaren Museoa eta Eibarko Armagintzaren Museoa.

Sarearen lehenengo jardunak leku bakoitzeko azpiegituren hobekuntza nabarmendu du, kalitatezko zerbitzuak dituen Bide bat sortzeko. Une honetan, Bidea egin liteke eta industria-ondare handi bat (meatzeak, burdinolak, beharginen habitata eta abar) ezagutu daiteke, eta jarduera eta erakustaldi presentzialetara ere bertaratzeko aukera badago”, azaldu du Denis Itxasok.

Sarearen helburu nagusiak honako hauek dira: burdinari eta Pirinioetan izan duen erabilerari buruzko ikerketa; mugaz haraindiko lankidetza; kultura-turismoko produktuak sortzea; eta garapen ekonomiko eta sozialeko produktuak sortzea. Itxasorentzat “Burniaren bideak balioan jartzen du Gipuzkoak duen ondarea eta Europako Kultura Ibilbide bati dagokion aitorpena jasotzea garrantzitsua da”.

Sare honek helburu zientifiko hauek beteko ditu: informazio-trukea sarea osatzen duten Pirinioetako eskualdeen artean; burdinarekin lotutako ondarearen inbentario erkidea eta kartografia;  Pirinioetako burdinaren ondarea atxikitzea, leheneratzea, zabaltzea eta sustatzea;  Bidea kultura-turismoaren munduan kokatzea; burdinaren ondareari buruzko ibilbide bat proposatzea Europari begira; Lurralde-sustapena egokitzea bokazio kultural eta turistikoa balioztatuz, jasangarritasun sozial eta ekologikoa bilatuta; Europako Kontseiluarekin eta Europako erakundeekin izan beharreko harremanak sustatzea; Harremanak estutzea Kultura Ibilbideen Europako Institutuarekin; Elkarrizketa eta berrikuntza sustatzea, Europako beste kultura-ibilbide batzuekin batera; Administrazio Publikoen eta erakunde pribatuen laguntza;  Gazteei zuzendutako jarduerak sustatzea eta abiaraztea.

  

1375