Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Chillida-Leku museoaren irekierak balio kultural ikaragarria duen ondarea berreskuratzea suposatuko du

Foto Chillida-Leku museoaren irekierak balio kultural ikaragarria duen ondarea berreskuratzea suposatuko du

Chillida-Leku museoaren irekierak balio kultural ikaragarria duen ondarea berreskuratzea suposatuko du

Arte Garaikidearen nazioarteko zirkuituaren parte izango da berriro

Chillida-Leku museoaren irekierak balio kultural ikaragarria duen ondarea berreskuratzea suposatuko du

Kultura Departamentua elkarlanean ari da kudeatzaile berriekin Chillidaren hamairu lan Gordailuan zaintzen.

Diputatu nagusiorde Denis Itxasok iritzi dio “albiste ona dela Gipuzkoarentzat eta Euskadirentzat” Chillida-Leku museoa apirilean berriro zabaltzeko iragarpena, zeren eta munta handiko ondare kultural eta turistikoa duen zentro bat baita, “berriro sartzen gaituena arte garaikidearen zaleentzako helmuga txit interesgarrien nazioarteko zirkuitu apartaren barruan”.  

Itxasok esan duenez, Kultura Departamentuak harreman estua izan du kudeatzaile berriekin, eta haiekin elkarlanean ari da, Zabalaga zentroa birmoldatzeko lanak egin bitartean, Chillidaren hamairu obra zaintzen eta biltegiratzen, Gordailuan, Foru Aldundiaren ondare bildumen zentroan.   

Aurrena nabarmendu du 2018. urtea errekorra izan dela lurraldeko museoetako bisitari kopuruan, eta gero bere poza agertu du gipuzkoarrek eta belaunaldi berriek aukera izango dutelako, aurki, museo bikain eta eder horretaz berriro gozatzeko. Hauxe azpimarratu du: “gure kultura eta turismo baliabideen artean Chillidaren obra berriro edukitzea –artista bakana eta errepikaezina baita–, egon daitekeen albisterik onena da Gipuzkoa bezalako helmuga batentzat, soslai eta interes kulturaleko bisitariak erakarri nahi dituenarentzat”.