Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

COVID-19 duen adineko pertsona bat hil da azken orduetan

Foto COVID-19 duen adineko pertsona bat hil da azken orduetan

COVID-19 duen adineko pertsona bat hil da azken orduetan

Gaur jasotako PCRen emaitzek bi kasu positibo antzeman dituzte Hernaniko egoitzan

COVID-19 duen adineko pertsona bat hil da azken orduetan

Eider Mendoza foru bozeramaileak jakinarazi duenez, Hernaniko Santa Maria Magdalena zentroan bizi zen adineko pertsona bat hil da azken orduetan. Bestalde, Gipuzkoako egoitzetan azken orduetan egindako PCR probek bi kasu positibo hauteman dituzte Santa Maria Magdalena egoitzan.

Azken kasuekin, egun, Gipuzkoako egoitza-zentroetako erabiltzaileen artean 59 COVID-19 kasu positibo daude, 65 zentrok eta 5.425 plazek osatzen duten sarean: Donostiako Hermano Garate – San Ignacio (2), Hernaniko Santa Maria Magdalena (34), Errenteriako Jesusen Bihotza (16) eta Donostiako Alai-Etxe (7). 12 dira ospitaleko arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 35 Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan ari dira artatuak izatean, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuen arretarako erreferentziazko zentroan. Joan den abuztuaren 11n lehen positiboak eman zirenetik, hiru adineko lagunek gainditu dute gaixotasuna, eta bost hil egin dira.