Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea COVID-19a zuen adineko pertsona bat hil da azken orduetan

COVID-19a zuen adineko pertsona bat hil da azken orduetan

Azken astean, Gipuzkoako Foru Aldundiak DYArekin lankidetzan, 4.600 PCRtik gora egin ditu Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen eta langileen artean.

Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adinekoen egoitzetako egoerari buruz gaur goizean emandako informazioaren osagarri, azken orduotan COVID-19an positibo eman zuen adineko pertsona bat zendu da, Bergarako Mizpirualde zentroko egoiliarra. Bestalde, egoitzetan egiten ari diren PCR probek ez dute positibo berririk atzeman, baina azken orduetan, desgaitasuna duten zortzi pertsonak positibo eman dute COVID-19an, Donostiako bi zentrotan. Guztiak Eibarko Ospitaleko zentro sozialera eraman dira, eta gehienek ez dute sintomarik.

Gaur egun, bost dira COVID-19 kasu aktiboak dituzten adinekoen egoitzak: Hernaniko Santa Maria Magdalena (8), Errenteriako Jesusen Bihotza (3), Donostiako Alai-Etxe (23), Bergarako Mizpirualde (13) eta Donostiako La Paz (1). Beraz, adinekoen arretarako egoitza-zentroetako erabiltzaileen artean 48 COVID-19 kasu aktibo daude egun, eta abuztuaren 11n lehen positiboak eman zirenetik, 55 lagunek gaixotasuna gainditu dute eta 33 zendu dira.

Gipuzkoako egoitza-sareak adinekoei arreta emateko 65 zentro eta 5.425 plaza ditu guztira, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko zentroetan egiten jarraitzen duen prebentzio-lanaren baitan, azken astean soilik, 4.626 PCR proba egin ditu DYArekin lankidetzan (2.074 egoiliarrei eta 2.552 langileei). Uztailaz geroztik, Aldundiak eta DYAk guztira 23.874 proba egin dituzte.

  

1269