Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea COVID-19a zuen pertsona bat hil da azken orduetan egoitzetan

COVID-19a zuen pertsona bat hil da azken orduetan egoitzetan

Zortzi kasu positibo atzeman dira eta beste hiru pertsonak gainditu dute gaixotasuna.

Azken orduetan, Zumarragako Argixao zentroko erabiltzaile bat zendu da COVID-19arekin. Bestalde, Lamorouseko bi pertsonak (Donostia), Alai-Etxeko bik (Donostia), Jesusen Bihotzako batek (Errenteria), Petra Lekuonako batek (Oiartzun), Argixaoko batek (Zumarraga) eta San Gabrieleko batek (Hondarribia) positibo eman dute; eta beste hiru adineko lagunek gaixotasuna gainditu dute, Berra (Donostia), Mizpirualde (Bergara) eta Santa Maria Magdalena (Hernani) zentroetako egoiliarrak. Azken alta horrekin, Hernaniko egoitzan ez da COVID-19 kasu aktiborik geratzen.

Gipuzkoan 65 egoitza-zentro eta 5.425 plaza daude adinekoen arretarako. Gaur egun, COVID-19an positibo emandako pertsonak zentro hauetan daude: Bergarako Mizpirualde (3), Donostiako Alai-Etxe (22), Berra (7), Lamourous (25), Hermano Garate-San Ignacio (1), Txara II (2), eta Zorroaga (5), Zumarragako Argixao (8), Errenteriako Jesusen Bihotza (2), Zumaiako Otezuri (1), Hondarribiako San Gabriel (1) eta Oiartzungo Petra Lekuona (1). Beraz, Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean 78 COVID-19 kasu positibo daude.

Lau dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 53 Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 90 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 42 pertsona hil dira.

  

1352