Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Crossover jaialdiaren azken jardunaldia. Telesailak, garagardoa eta solasaldiak

Crossover jaialdiaren azken jardunaldia. Telesailak, garagardoa eta solasaldiak

Jaialdiak AXN eta HBO Espainiaren azken lanak aurkeztuko ditu

2018/06/01

Crossover jaialdiaren itxiera jardunaldia biziko du Tabakaleran, hiru aurre-estreinaldi eta bi solasaldirekin

Crossover jaialdiak bere lehen edizioaren itxiera biziko du Tabakaleran jarduera sorta anitz eta ugari batekin. Haien artean, mundo mailako hiru lanen aurre-estreinaldiak azpimarratu daitezke.

AXN plataformak Bron/Broen telesail eskandinaviarraren denboraldi berria aurkeztuko du, Nordic Noir generoaren aitzindarietako bat. Bron/Broen Hans Rosenfedt idazle eta gidoilariak sortu zuen. Sofia Helinek interpretatzen du Saga pertsonaia ahaztezina, eta Thure Lindhart Henrik da, bere kide berria. Biek beste kasu izugarri bati egin beharko diote aurre Øresund zubian.

Proiekzioa 18:00etan izango da Tabakalerako Z Aretoan, jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpititulu eta sarrera librearekin.

Proiekzio honen ostean, 19:00etan eta areto berean, HBO-ren mundu mailako apustu nagusiaren lehen kapitulua ikusteko aukera izango da: Succession.

Jesse Armstrongek sortutako telesailak familia, politika, dirua eta XXI. mendean boterearen borrokak sor ditzakeen arriskuak erretratatzen ditu. Kapitulua jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin proiektatuko da. Sarrera librea izango da ere, eserlekuak bete arte.

Ez da hau izango HBO Espainiaren aurkezpen bakarra Crossover jaialdian: 22:00etan, Tabakalerako zinean, Fahrenheit 451 pelikularen txanda iritsiko da. Ray Bradburyren nobelaren nahi handiko egokitzapen berri honek etorkizun distopiko bat marrazten du, non badira liburuak erretzen dituzten suhiltzaileak, historia berridazteko asmoarekin.

Michael B. Jordan eta Michael Shannon dira Ramin Bahranik zuzendu duen lan honen protagonistak. Gainontzeko proekzioen kasuan bezala, jatorrizko bertsioan izango da, gaztelaniazko azpititulu eta doako sarrerarekin.

Honetaz gain, bere itxiera egunean Crossover jaialdiak telesailen inguruan modu ezberdin eta dibertigarrian hitz egiteko bi hitzordu eskainiko ditu ere. Birraseries proiektuak “¿Demasiadas series?” hizketaldia proposatuko du.

Amaia García, Gaizka Izagirre, Valentina Morillo, Marina Such eta Álvaro Onieva, garagardo bat eskuan dutela, gai honen inguruan arituko dira solasean. Telebistako fikzioan burbuila bat sortzen ari al da? Telesailak edozein ikusle nekatu eta gainditzera iritsi al daitezke? Solasaldia Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan izango da, 13:00etan.

Protagonista hauek berak, gehi Mikel Sánchez, Pechakutxa formatuko hizketaldi bat izango dute (irudiaz lagunduriko parte-hartze laburrak), egungo hiru telesail nagusiren inguruan: Black Mirror, Game of Thrones eta The Handmaid’s Tale. Teknologiak, botereak, fanatismoak eta matxismoak pisu handia dute mundo osoan milioka jarraitzale dituzten hiru telesail hauetan. Solasaldia Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan izango da ere, 20:00etan.

  

1277