Gipuzkoak, Avilés eta Arousarekin batera, Donejakue Bidearen ibilbide berri bat sustatu du, itsasotik eta kruzero txikientzat
Gipuzkoak, Avilés eta Arousarekin batera, Donejakue Bidearen ibilbide berri bat sustatu du, itsasotik eta kruzero txikientzat
Gipuzkoak, Avilés eta Arousarekin batera, Donejakue Bidearen ibilbide berri bat sustatu du, itsasotik eta kruzero txikientzat
400 itsas miliako ibilbidea da Donejakue Bidean.
400 itsas miliako ibilbide bat da, Donejakue Bidean dauden interes turistikoko puntu nagusietan geldialdiak eginez, eta lanean jarraitzen da ibilbidea egiten duenak Compostela eskuratzeko, Donejakue Bidea itsasoz egin ondoren.
Itxaso: «Kruzero txikietan murgiltzeko estrategiak gure jomugei aukera ematen die kalitatezko jomuga gisa sendotzeko, turismo jasangarri eta ez masibo baten bermeekin».
Denis Itxaso Kultura diputatuak kruzero txikientzako ibilbide berri bat aurkeztu du, «Donejakue Bidea», itsas ibilbide bat, hiru jomugek antolatu dutena beren iparraldeko portuekin: Gipuzkoa eta Pasaiako Portua; Avilés asturiar hiria eta Aviléseko portua; eta Arousako galiziar eskualdea eta Vilagarcíako portua. Prentsaurrekoan, orobat izan dira Turismoko zuzendaria, Maite Cruzado, eta skype bidez hitza hartu dute Marivi Monteserín Avilés hiriko alkateak eta Sagrario Franco Vilagarcíako Portu Agintaritzako lehendakariak.
Lankidetza proiektu hau 2017ko «Seatrade Europe» kruzero azokan sortu zen, Hanburgon. Bertara joan ziren, lehen aldiz, Turismoko Zuzendaritza eta Pasaiako Portua, estrategia turistiko berri bati jarraikiz, xedea izanik Donostia Eskualdea kruzero txikien jomuga portu gisa sustatzea. Bertan, hiru jomugak batu egin ziren, beren portuen ezaugarri teknikoak oso antzekoak baitziren eta horrek potentzial handia baitu portu esklusiboagoen bila dabiltzan ontzi konpainiak erakartzeko orduan.
Urtean zehar, hiru jomugak, beren portuekin, elkarrekin lanean aritu dira itsas ibilbide berri bat sendotzeko, hartara elkarrekin sustatzeko sektorean.
«Kruzeroetan, zehazkiago kruzero txikietan, murgiltzeko estrategiak gure jomugei aukera ematen die kalitatezko jomuga gisa sendotzeko, turismo jasangarri eta ez masibo baten bermeekin», esan du Itxasok.
Itsas ibilbide berriak «Donejakue Bidearen Kruzeroa» izena du, 400 milia nautikoko ibilbide bat da, eta Donejakue Bideko interes turistikoko puntu nagusietan geldialdiak egingo ditu. Ibilbidea Vilagarcía Portuan amaitzen da, Santiago de Compostelatik gertuen dagoen portua baita, erromesaldi bidearen ikurra eta bidearen aldaera antzinakoena hasten den puntu zehatza: «Donejakue bideen jatorria».
Ibilbidearen barruan, jomuga bakoitzak aukera ematen du spot gastronomiko, kultural eta natural nagusiak ezagutzeko.
Sei eragileak lanean aritu dira urtean zehar ibilbide berria sustatzeko materiala sortzen, irudi dosier bat, portuen ezaugarri teknikoen batasuna, eta lanean ari dira Compostela eskuratzeko Donejakue Bidea itsasoz egiteagatik.
Erdi Arotik, Donejakue Bidea munduan dagoen erromesaldi ibilbide nagusi eta ospetsuenetako bat da. Gizadiaren Ondare da, eta urtero 300.000 erromes baino gehiago hartzen ditu. 2021. urtea, gainera, Done Jakueren urtea da, eta horrek sustatzeko aukerarik onena ematen dio proiektuari.
Hiru jomugak Donejakue Bidearen puntu estrategikoak dira, eta portu txikiak dituzte, ezaugarri tekniko antzekokien. Horren ondorioz, estrategia luxuzko kruzeroen segmentura bideratzen da.
Sustapen planaren barrua, proiektuko kide batzuk, tartean Maite Cruzado Aldundiko Turismo zuzendaria, Lisboako Seatrade Kruzeroen azokara joango dira irailaren 18tik 20ra, ibilbide berria hautatuak izan diren ontzi konpainia batzuei aurkeztera, jomuga berri honen beharretara egokitzen diren itsasontziak baitituzte.
Egun, kruzeroena alor turistikoan gehien hazten ari merkatuetako bat da. 2007tik, 10 milioi bidaiaritik 27 milioi bidaiarira igaro da mundu osoan.
Espainian, zeina bigarren herrialdea baita kruzeroetako bidaiariak hartzen (5,93 milioi urtean), kruzeroen merkatuak 1.323 milioi euroko inpaktu ekonomiko bat izan zuen, aurreko urtearekiko % 9,5eko igoerarekin.
1873