Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Día C, hispanieraz hitz egiten duen publizitate-ekitaldi garrantzitsuena, Gipuzkoan egingo da martxoaren 21ean eta 22an

Día C, hispanieraz hitz egiten duen publizitate-ekitaldi garrantzitsuena, Gipuzkoan egingo da martxoaren 21ean eta 22an

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek eta c de c-ko zuzendari nagusi Curro Palmak asteazken honetan aurkeztu dute Donostian Club de Creatividad-ek antolatutako ekitaldi honen 22. edizioa.

2025/03/12
Azahara Domínguez eta Curro Palma, asteazken honetan Donostian

Azahara Domínguez eta Curro Palma, asteazken honetan Donostian


Martxoaren 21ean eta 22an, Día C-ren edizio berri bat egingo da Donostian, hispanieraz hitz egiten duen publizitate-ekitaldi garrantzitsuena, eta 22. edizioan, hamargarrena jarraian Donostian, publizitatearen eta komunikazioaren industriako 3.000 profesional baino gehiago bilduko dira gure lurraldean.
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek eta c de c-ko zuzendari nagusi Curro Palmak asteazken honetan aurkeztu dute Donostian Club de Creatividad-ek antolatutako edizio berri hau, inspirazio eta lankidetza gune gisa sendotzen ari dena eta "Kolaboratu. Izan dugun ideiarik onena" lelopean ospatuko dena.
"Gipuzkoarentzat pribilegioa da Día C bezelako ekitaldia hemen izatea, urtero milaka profesional biltzen baititu. Horregatik, helmuga turistiko gisa balio erantsia ematen diguten kalitatezko ekimen hauen aldeko apustua egiten dugu. Izan ere, hamar urtez jarraian gure lurraldean ospatzen ari den Día C honek MICE industrian dugun irudia indartzeko aukera ematen digu, mundu osoari gure lurraldearen gaitasunak eta egiten dugun guztiari jartzen diogun grina proiektatzen dizkion lehen mailako erakusleiho bihurtzen baita", adierazi du Azahara Dominguezen diputatuak.
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru-arduradunak mota horretako ekitaldiek Gipuzkoako turismo-industriari dakarkioten eragin ekonomikoan jarri du arreta: "MICE industriak interes handia du gure lurraldearentzat, gure turismo-eskaintza dibertsifikatzeaz gain, denboran desestazionalizatzea eta deslokalizatzea ahalbidetzen baitigu. Día C hau bezalako biltzarrak enplegu eta aberastasun iturri dira, horregatik, Gipuzkoa ekitaldi handien antolaketan erreferentziazko helmuga gisa kokatzeko lanean jarraituko dugu". Gainera, horrelako kongresuak lurraldearentzako "itzulera izugarria" suposatzen dutela gaineratu du, "behin kongresua amaituta, profesionalak Gipuzkoara itzultzen baitira egonaldi ludikoagoez eta lanarekin hain lotuta ez daudenetaz gozatzeko".
"Ziur nago ekitaldi honen edizio berria arrakastatsua izango dela, aurreko urteetan bezala. Gipuzkoan berrikuntzarekin, jasangarritasunarekin eta turismo arduratsuaren garapenarekin konprometituta jarraitzen dugu, bisitatzen gaituztenak zein hemen bizi garenak aberastuko dituena", amaitu du.


Berrikuntzaz betetako edizioa
Curro Palma c de c-ko zuzendari nagusiak azaldu duenez, sormenaren, musikaren eta nazioarteko publizitatearen esparruko izen "gaurkotuenetako eta eragin handikoenetako" batzuk biltzen dituen "luxuzko kartela" du Club de Creativos-ek antolatutako 22. edizio honek: Meritxel Casamira, Alba Prado; VICIOko Aleix Puig, Oriol de Pablo eta María Cerdán; Laia Gassi; Eugenia Tenenbaum; Brenda Cohen; Ricardo Llavador, Miquel Caimary eta Carito Kanashiro; Fito Páez; Matías Dumont; Julia Otero, Francisco Vaquero eta Minerva Piquero; Remedios Zafra; Isabelita Virtual eta Pepa Rojo; edo Hernán Casciari, besteak beste, dira izenetako batzuk. 
Gainera, aurten, Día C-k musika-agertoki berria izango du Kursaaleko Urumea terrazan, San SeBURNStian espazioan, eta La Bien Querida, L.A., Kokoshca, Travis Birds, Canteo! eta LOSMO bezalako taldeak emanaldiak eskainiko ditu. 1.000 lagunentzako edukierarekin, sarrerek 5 euroko kostu sinbolikoa izango dute eta eskuragarri daude Día C-ren app ofizialean eta webgunean. Día C-n parte hartzen duten guztiek aldez aurretik izena eman ahal izango dute doan, segurtasuna bermatzeko eta edukiera mugatua errespetatzeko.


Sormeneko Sari Nazionalak 2025
Jaialdia Sormeneko Sari Nazionalen galarekin amaituko da. Sari horiek bikaintasuna aitortuko dute Estrategia, Edukia, Berrikuntza, Craft, Bitartekoak, Health eta Ideiak kategorietan. Gainera, Alberto Astorga eta Daniel Ilariori ohorezko c de c saria eta urteko kanpaina onenaren Sari Nagusia emango da.
Sortzen ari den talentua ere nabarmenduko da, Sortzaile Gazteak eta Juan Mariano Mancebo sariekin. Sari horien garaikur esklusiboa Álvaro Ruano ilustratzaile gazteak diseinatu du.


Networking gunea eta APP ofiziala
Kursaalek gune tematikoak izango ditu edizio berezi honen babesleen eskutik, non bertaratzen direnek networkinga egin eta berrikuntzak eta produktuak ezagutu ahal izango dituzten. Tangity kafea eta TikTok platoa dira adibide batzuk. Bertan, elkarrizketak egingo dira zuzenean industriako erreferenteekin. Edukia c de c-ko kanal sozialetan igotzen joango da.
Gainera, 2025eko Día C-ko informazio guztia, sarrerak, egitaraua eta hizlarien eta musika-banden bio-a barne, c de c-ko app ofizialean (Android eta iOS) egongo da eskuragarri. 
“Pozik gaude berriro hemen gaudelako, Gipuzkoan, non etxean bezala sentitzen garen, Día C-ren edizio berri bat eta Sormeneko Sari Nazionalen gala ospatuko dugun. Estatuko publizitatearen jaiaz ari gara. Día C-ren aurtengo edizioa orain arte egin den handiena izango da, eta, nazioan zein nazioartean gure industriarentzat erreferente diren pertsonek hitzaldi oso interesgarriz betetako programa izateaz gain, aurten musika-kartel oso berezia eskainiko dugu, Día C-n akreditatutako pertsonei ez ezik publiko orokorrari ere zuzendua; prezio oso merkea izango du, batez ere gazteengan pentsatuta. Eta Sormeneko Sari Nazionalen galarekin amaituko dugu proposamena, sorpresaz beteta, eta urteko kanpainarik onenei sariak emango dizkiegu. Ziur gaude edizio gogoangarria izango dela”, ziurtatu du Curro Palmak. 
Programaren inguruko edozein kontsulta www.clubdecreatividad.com webgunean egin daiteke.
 

  

3568