Darío de Regoyosen Lluvia de otoño San Telmon ikusgai
Darío de Regoyosen Lluvia de otoño San Telmon ikusgai
"Lluvia de Otoño" jarri dute
Aldundiak San Telmoko “Euskal Artearen 100 urte" aretoan zeukan kuadroa Darío de Regoyosen Playa de las Arenas kuadroa kendu eta bere ordez egile beraren “Lluvia de Otoño” jarriko du. Bi obra hauek Aldundiarenak dira eta aldaketa Aldundia eta San Telmoren arteko elkarlanaren beste adibide bat da.
Kultura Departamentuak “Udazkeneko euria” erosi du. 1901eko olioa da, eta Irungo eremu bat irudikatzen du, Jaizkibel mendia atzean duela. «Gipuzkoako ondarearentzat oso garrantzitsua, Regoyosek Gipuzkoan egin zuen egonaldian sortutako obra baita», azaldu du Denis Itxaso, Kulturako Diputatuak. Aldundiak erosi zuenetik obra Gordailun egon da.
Paisaia honetan, lur landuak, artasoroak, ageri dira lehen planoan, Irungo eraikinen profila bigarren planoan, eta Jaizkibel mendia atzealdean. Koadro hori Regoyosen obra piktorikoaren katalogo arrazoituan jasota dago 334 zenbakiarekin, eta hainbat erakusketatan jarri izan da ikusgai Parisen, Caixa Pentsio Fundazioaren, Kutxa Fundazioaren eta Santillana Fundazioaren erakusketetan.
Regoyos Asturiasen jaio zen eta Euskal Herrian denboraldi luzeak eman zituen, batez ere Irunen.
1535