Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Deba-Mutriku errepideko obraren azken faseari ekin diote

Foto Deba-Mutriku errepideko obraren azken faseari ekin diote

Deba-Mutriku errepideko obraren azken faseari ekin diote

Alkoleako tunela zulatzen amaitu dute gaur.

Deba-Mutriku errepideko obraren azken faseari ekin diote

Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano eta Bide Azpiegituretako diputatu Aintzane Oiarbidek Deba eta Mutriku arteko GI-638 errepideko lanak bisitatu dituzte, eta obrako gune esanguratsuenetako bat bertatik bertara ikusteko modua izan dute, 106 metroko luzera duen Alkoleako tunela erabat zulatuta gelditu baita gaur goizean bertan. “Esan dezakegu Deba eta Mutriku errepide honetako lanen puntu garrantzitsuenetakoa dela hau. Tunel honekin puntu honetako trazadura nabarmen hobetuko da eta Alkoleako muturra alde batera utziko dute gidariek”, aurreratu du diputatu nagusiak.

“Berritze proiektu honekin, mutrikuarren aldarrikapen historiko bati erantzun eta konponbidean jartzea lortuko du Foru Aldundiak”, gogoratu du foru arduradunak. Izan ere, Olanok azaldu duenez, errepideak lurraldearen gainerako herriekin eta Mendaroko ospitalearekin lotzen du Mutriku. Diputatu nagusiak, baita ere, foru Gobernuarentzat lurralde orekak duen garrantzian jarri du azpimarra, eta adierazi du egitasmo hau norabide horretan doala. “Gure nahia da Gipuzkoako biztanle guztiek, bizi diren lekuan bizi direla, oinarrizko zerbitzu berdinak jasotzea. Kasu honetan, errepide honen hobekuntzak Mutrikurako sarbidea hobetzea dakar, eta honek eragin zuzena du herriaren lehiakortasun ekonomiko eta herritarren bizi kalitatean”, aldeztu du foru arduradunak.

            Alkoleako tunelarekin batera Ipitxarriko desmontea –40 metroko altuera duen  dira obra honen gune korapilatsuenak eta biak hala biak oso aurreratuta daude dagoeneko. “Lurren mugimendua ia amaituta dago Ipitxarrin eta tunelaren barruko indusketak ere ez du luze joko”, adierazi du Aintzane Oiarbidek. “Estrukturak oso aurreratuak daude, asko amaituta, eta tunel barruko lanak amaitzen direnean, kunetak, barandilak, kanalizazioak, iluminazioa… horrelakoak geldituko dira”, zehaztu du Bide Azpiegituretako diputatuak.

Diputatu nagusiak aditzera eman duenez, Alkoleako tunelaren zulaketarekin azken fasean sartuko dira Deba-Mutriku errepidea eraberritzeko lanak. 10 milioiko aurrekontuarekin, joan den urtarrilaren amaieran hasi ziren obrak eta aurreikusitako egutegia betetzen ari dira ordutik. Datorren urteko otsailean amaituko dira, beraz, ezustekorik ezean. Herritarren egunerokotasunean eta inguruko trafikoan lanek izandako eragina aipatu du Olanok eta Mutrikuko bizilagunei eskerrak eman dizkie erakusten ari diren elkarlanerako jarrera eredugarriagatik.  

Zirkulazio handiko errepidea da, eguneko batez besteko intentsitatea 6.000 ibilgailukoa da, eta gainera, bi udalerri horiek lotzen dituen aukera bakarra da ia”, gogoratu du Olanok. Hobekuntza lan hauekin “gidarien segurtasuna” handitzeaz gainera, herritarren bizi kalitateari egingo dioten onura ere nabarmendu du foru arduradunak. “Oinezko pasealekuarekin eta bide gorriarekin, herri hauetako biztanleak gure itsasertzeko paisaiaz gozatu ahal izango dute ibilaldi osasungarriak eginez”, erantsi du diputatu nagusiak.