Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Diputatuen kontseiluak 2019ko urriaren 1eko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen kontseiluak 2019ko urriaren 1eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2019ko urriaren 1eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia
DIPUTATU NAGUSIA
  • Zerbitzuen kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasunerako III. Plana prestatu, bultzatu, koordinatu eta horren jarraipena egiteko laguntza teknikoa.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
  • Baimena ematea IZFE SAri: mugagabeko kontratuen bidez zazpi pertsona kontratatzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • 2019ko Aurrekontua egitura berrira eta departamentu bakoitzerako ezarritako funtzio eta arloetara doitzea.
  • Ordainketa kredituaren transferentziak egitea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Gizarte Politiketako Departamentuan.
  • Konpromiso kreditua sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
  • Proiektua eta horrek atxikitako ondasun eta eskubideen zerrenda onestea: GI-638 errepideko 7,300 KParen parean oinezkoen pasabidearen segurtasuna hobetzeko proiektua (8-SV-118/2018).